Hizkuntzak praktikatzeko Pinotxoren komiki bat

E-posta Inprimatu

Pinocchio
E. Sotillosen egokitzapena
Nabau, 1986

Pinotxo pertsonaia oso ezaguna den arren, eta bere abenturak bai ipuinetan, audiobisualetan eta komikietan ikusi izan baditugu ere, gaurkoan aurkeztu nahi dizuegun liburuxka apartekoa da. Edizio berezi honetan komikia, euskara ikasteko materiala eta jolasa topatu daitezke euskarri bakarrean.

Liburu trokelatua da esku artean daukaguna, orriak geziak eskatzen duen norantzan mugituz gero, hizkuntza aldatzeko aukera ematen du. Marrazki berdinetan euskarazko edo gaztelerazko testua jar daiteke uneoro.

Jorge Nabau (1937-2000) Bartzelonako auto-ekoizle bat zen. Alor askotan jardun zen bere bizitzan zehar, esaterako ilustratzaile, gidoilari, komikigile eta argitaratzaile gisa. Jakin badakigu 1984 eta 2000 urteen artean hainbat lan argitaratu zituela bere izenpean. Hauen artean daude Pinocchioren hainbat bertsio; eta bertsio horietan, komikia argitaratzearekin batera hizkuntza ezberdinen arteko jolasak eta ikasketa materiala sortu zituen. Ondorengo hizkuntzetan topatu ahalko ditugu: katalana eta gaztelera, euskara eta gaztelera, aragoiera eta gaztelera, gaztelera eta ingelesa, ingelesa eta katalana, galegoa eta gaztelera e.a.

Aipatu aleak Pinotxoren abentura kontatzen digu, euskara zein gazteleraz. Komiki trokelatu honek 16 orrialde dauzka eta lanaren euskarazko itzulpena Bakarne Basurtok egindakoa da. Pinotxoren ale honetaz gain Heidiren istorioa ere argitaratu zen antzeko formatuan, Movil Books deitzen zen serie honen baitan.

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.