Abenduko nobela nobedadeak

E-posta Inprimatu

Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Wole Soyinkaren “Crónicas desde el país de la gente más feliz de la Tierra” misteriozko eleberria ustelkeriari buruzko satira politiko dibertigarri eta mikatza da. Julen Azconaren “Lodo” eleberriak landa giroko thriller bat du abiapuntu, eta trauma, min eta indarkeriaren kontakizun intimista bihurtzen da hustutako Espainia testuinguru duela. Marga Duraren “El prodigio de las migas de pan” XX. mendeko feminismoaren hastapenetan askatasunera daraman bidaia liluragarria da, amatasunaren argi-ilunei eta hiru hamarkadan beren adimena eta ametsak aldarrikatzera ausartuko diren bi emakumeren erretratuari buruzko hausnarketa. Elena Moya afektuen eta ametsen, klase sozialen, borrokaren eta borondatearen historia batekin itzuli da “La otra orilla” lanarekin. Gerrak eta bi Espainiek markatutako iragana etorkizun itxaropentsu batekin lotzen du, non emakumeak baitira protagonista berriak. Kataluniako hamabi senidez osatutako familia ugari baten gerraosteko gorabeheretan oinarritua, “Cuando éramos felices” nobelak Rafel Nadalen familiaren benetako historiaren garai bat kontatzen du. Jonathan Franzen “Encrucijadas” liburuarekin itzuli da, azken hiru hamarkadako familiari eta gizarte amerikarrari buruzko asmo handiko trilogia baten lehen atalarekin; bertan, Mendebalde Ertaineko familia baten bilakaera aztertzen du, bere ñabardura eta kontraesan guztiekin, krisi moral sakoneko aldi batean.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.