Julen Ribasen komikiak

E-posta Inprimatu
Julen Ribas arrasatearra da jaiotzez, eta egun komikigintzan batez ere marrazkilari bezala ari da lanean. Tartean bertako zein kanpoko komikiak marrazten, Delcourt bezalako argitaletxe handi eta sonatuan, edo Su Ta Gar bezalako euskal musika talde mitikoaren komikia marrazten. Bere azken lanak sona handia eskuratu duten arren, bere aurrekariak ere ez dira edozein izan eta horiek azpimarratu nahi ditugu hemen.
 
Numenak’ saila marrazten hasi zuen bere bidea komikigintzan Unai Busturiaren gidoia jarraituz. Bertan euskal mitologiako pertsonaien abenturak kontatzen dituzte Arrasate eta inguruetan kokatuta. Jarraian burutu zituen haurrentzako hainbat ipuin Patxi Pelaez eta Susana Pintorekin batera ‘Basajaun’ pertsonaia protagonista zutenak.
 
Segidan etorri zen Xabiroi aldizkarian aleka argitaratu ostean, album gisa Iban Zalduaren gidoia duen ‘Azken garaipena’ komikia. Bertan bigarren mundu gerran nazien gidaritzapean gerta zitekeen, baina inoiz gertatu ez zen istorio bat kontatzen dute. Komiki honek Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen 2012. urtean.
 
Ilustrazio zein bestelako lan batzuen artean merkatu frantses handirako hasi zen lanean Julen. 2012. urtetik aurrera argitaratu zituen ‘Remington’ edo ‘Kerubim’ komikiak. Aldi berean, ordea, euskaraz ere jarraitu zuen lanean eta Xabiroi aldizkariari esker argitaratu zuten Eider Rodriguezen gidoia duen ‘Santa familia’ komikia, eta lan honek, berriro eskuratu zuen Euskadi Literatura Saria 2018. urtean.
 
Ondoren etorri ziren Frantziarako bereziki prestatutako zientzia fikziozko komikiak ‘Kiliwatch’ eta ‘Le spécimen’. Zientzia fikzioa, genero beltza edo thrillerra dira gai nagusi komiki hauetan. Eta azkena berriz, ‘Ah, ça ira!’ seriea, komiki historikoa da 1789ko iraultza frantsesaren kontakizun berezia egiten da bertan hiru lagunen hartu-eman eta bizipenetan oinarrituta.
 
Eta Euskal Herrira itzuliz argitaratu berria du Julenek Su Ta Gar musika taldearen abestietan oinarrituta dagoen Alex Telloren gidoiarekin egindako komikia, ‘Sua’ izenekoa.
 
Kritika onak jaso izan ditu bere marrazkerak beti. Artista da Julen marrazteko teknika ezberdinak erabiltzen oso aditua, esaterako akuarelak dominatuz bere komikietan. Baina ez hori bakarrik, marrazkia burutzeaz gain sarri kolorea ere jarri izan du bere komikietan.
 
  
 
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.