Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Mario Marinen “Morir es un color” historia ikaragarria eta atsegina da, eta oinarri ditu buruko gaixotasunak, bizitza -bihurritzen denean- eta adiskidetasuna. Goizalde Landabasok “Krakovia” bere lehen eleberria argitaratu du. Protagonista ospitale batean sartzen den emakume bat da, eta jakin-minez, kezkaz eta umorez begiratzen dio inguruan gertatzen den guztiari. Begoña Ameztoy donostiarraren “Los amores ingenuos” eleberri berria gaur egungo alegia bat da, telebistaren munduari buruzkoa, bere gezur, inbidia eta traizioekin. Iratxe Giménez Hermosaren “Gotas” hemeretzi kontakizun dira, gizakiaren argi-itzalak partekatzen dituztenak: fantasia, historia, errealitate paraleloak... Ignacio Ramón Martín Vegaren “Mira que eres” lanaren zehar bere istorio, bizitza eta zereginekin agertzen eta desagertzen diren pertsonaia sorta zabala ikusi daiteke: pertsona obsesiboak, galduak, nahasiak, bere kontakizunak kontatzeko, ideiak partekatzeko, mundu egiturari hari bat gehiago gehitzeko baino bizi ez direnak. Ledicia Costasen “Golpes de luz”» eleberri samurra eta umorez betea da, Galiziako landa inguruneko familia baten hiru belaunaldiren bizitza markatzen duten sekretuei buruzkoa.
Urtarrileko nobela nobedadeak
-
Iván Zulueta
Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.
-
Txiki Zabalo
Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.
-
Pío Baroja
Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.
-
Antiqva
Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.
-
XIX. mendeko albuma
Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.
-
Alfonso Sastre - Eva Forest
Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.
-
Gabriel Celaya
XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.
-
Gipuzkoa 1936
Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.
-
Manex Erdozaintzi
Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.