Urtarrileko interesguneak

E-posta Inprimatu

Molière antzerkigile eta aktore frantsesa jaio zenetik 400 urte beteko dira hilaren 15ean. Efemeride hori aitzakitzat hartuz, urtarrileko interesguneak antzerkiari, antzezlanei, antzerkigileei eta antzerki pertsonaiei eskainiko dizkiegu.

Horrela, 0 solairuko interesguneetan Antigona argitaletxeak argitaratutako liburuak, Luigi Pirandello antzerkigilearen idatziak eta greziar tragedietako Antigona pertsonaia arketipikoaren liburuak bildu ditugu, Sofoklesek idatzitako lanari esker gaur egunera arte iritsi dena.

1 solairuan, berriz, Patxo Telleria aktore eta antzerkigile bilbotarraren lanari eta Susa argitaletxeak sortutako Ganbila bildumari eskaini dizkiogu interesguneak. Horiez gain, solairu berean Jean-Baptiste Poquelin, Molière, aktore eta antzerkigilearen lanak elkartu ditugu beste txoko batean eta antzerkiaren mundua isladatzen duten pelikulak, bestean.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.