Sara Moranteren 'Flor fané' komikia

E-posta Inprimatu
Sara Morante
Flor fané
Astiberri, 2021
 
Torrelavegan jaio zen Sara 1976an eta gaur egun Hendaian bizi da. Sararen lanen artean nabarmenenak eleberrientzat egindako azalak eta ilustrazioak izan dira orain arte, eta ilustrazioari lotuta jaso izan ditu, gainera, bai Euskadi Saria eta baita Premio Nacional de Arte Joven del Gobierno de Cantabria ere. Berak idatzi zein ilustratutako liburuak dira ‘La vida de las paredes’ (Lumen, 2015) eta ‘Flor fané’ (Astiberri, 2021). Egun, publizitate zein prentsarako kolaborazioak ere egiten aritzen da.
 
‘Flor fané’, edo frantsesezko hitzetik datorren esanahiak dioen bezala, “flor marchita” adierazi nahi duen liburu hau oso sakona da.  Bertako protagonista Olga gaztea da, eta bere hitzetan jarriz, azaldu digu liburuan egoera itogarri batean nola bizi den Olga, eta egoera horri zein aurpegirekin begiratzen dion erakutsi nahi izan digu Sara Morantek. Etxeko biolentziari nola egiten dion ihes, imajinazioa eta sorkuntzaren bidez hain zuzen ere.
 
Testua eta ilustrazioak bikain daude josita, elkar-eragin handia dute uneoro istorio honetan. Ilustrazioa, testua eta komikia. Batzutan irudi soila, bestetan testuaren lagungarri eta beti esanahi handiz lotuta tinta guztiak. Ilustrazioak gainera, teknika ezberdinekin egindakoak dira, momentuko kontakizunari lotzeko adiera ezberdinak erabiliz.
 
Egileak berak azpimarratu izan duen bezala, gaia dramatikoa izan arren, liburu honetan azpimarratzen dena zera da: nola sortu, nola imajinatu eta nola bidaiatu edozein dela ere gertuko egoera, nola bizi, egunerokotasunetik abiatuz.
 
    
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.