LUMAfest! Ganbaran

E-posta Inprimatu

LUMAfest! gazte-literatura topaketak, Ganbaran

LUMAfest! Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak bultzatutako ekimen berria da, eta honen helburu nagusia gazte-literatura sustatzea da. Otsailaren 9, 10 eta 11an ospatuko da lehenengo edizioa, eta hemengo, nazioko eta nazioarteko egileek parte hartuko dute. Literatura-topaketak irekiak eta parte hartzeko modukoak izango dira, eta bertan, Ganbara aretoan (Koldo Mitxelena Kulturuneko 3. solairuan) zein online jarraitzeko aukera egongo da. 

  • Bi modalitateetarako gonbidapena eskatu beharra dago jaialdiaren webgunean, lumafestibala.com
  • Online aldibereko itzulpena eskainiko da, beste hizkuntza ofizialera (euskara - gaztelera, gaztelera - euskara). 
  • Jaialdiaren azken egunean, ostiralean, #lumafestibalamikros lehiaketaren irabazleen izenak ezagutzera emango dira.

2022ko otsailaren 9a (asteazkena) –18:00 (euskara; aldibereko itzulpena gaztelera)
Topaketa Paula Gallegorekin. La tinta que nos une liburuari buruzko solasaldia
Paula Gallego
(Donostia, 1995) idazle gipuzkoarra da. Irakaslea eta filologoa da, Haur Irakasle Gradua du, Hezkuntza Bereziko espezialitatean, eta baita Espainiako Hizkuntza eta Literatura gradua ere. 2014an, haren eleberria, Cristal, la guerrera esmeralda finalista izan zen Sevillako Atenoaren gazteen nobelaren sailean. Geroztik, Crossbooksekin (Planeta argitaletxea), Kiwi argitaletxearekin eta Escarlata argitaletxearekin argitaratu du. Kiwi argitaletxearen datuen arabera, salmenta arrakasta handia izaten du urtero Madrilgo liburu azoketan. LUMAfest!-en La tinta que nos une eleberriaren xehetasunak aurkeztuko dizkigu (Crossbooks, 2021).
Elkarrizketatzailea: Amaia García.

2022ko otsailaren 10a (osteguna) – 18:00 (gaztelera; aldibereko itzulpena euskarara)
Topaketa birtuala Romina Garberekin.Lobizona eta Cazadora liburuei buruzko solasaldia
Romina Garber Buenos Airesen jaio eta Miamin hazi zen. Nerabea zela, literatura munduan bataiatu zen Miami Herald egunkarirako igandeko «College She whote» zutabea idatziz. Harvard Collegen graduatu zen, eta Romina Russell goitizenarekin idatzitako bere serieak –Zodiaco– The New York Timesen nazioarteko bestseller titulua jaso zuen. Bere nobelarik berrienak Lobizona eta Cazadora dira -«Wolves of no Word» trilogiaren lehenengo bi zatiak- eta horiek izango dira, hain zuzen, LUMAfest!-en egingo dugun hitzaldiaren gai nagusia.
Elkarrizketatzailea: Slawka Grabowska.

2022ko otsailaren 11a ostirala) – 18:00 (gaztelera; aldibereko itzulpena euskarara)
Topaketa Iria Parente eta Selene Pascualekin. "Olympus" sagari buruzko solasaldia
Iria G. Parente
(Madril, 1993) eta Selene M. Pascual (Vigo, 1989) 2012tik elkarrekin argitaratzen duten bi idazle dira. Horien lehen nobela, Pétalos de papel, doan argitaratu zen Interneten eta bederatzi mila irakurketa baino gehiago lortu zituen. Bigarrena, Alianzas, Everest argitaletxeak argitaratu zuen 2014an, eta Babelia kultura aldizkariak (El País) gazteentzako literatura irakurketarik onenetakoa hautatu zuen; 2015ean, berriz, Templis saria irabazi zuen, saga baten parte den nazio mailako nobela onenaren sailean. Ia hogei bat liburu argitaratu dituzte eta gaztelerazko gazte literaturaren autore maiteenak dira. LUMAfest! jardunaldietan greziar mitoak berrinterpretatzen dituen «Olympus» zientzia fikzioko serieari buruz hitz egingo digute (Nocturna, 2020- …).
Elkarrizketatzailea: Slawka Grabowska.

Gonbidapena eskatu beharra dago jaialdiaren webgunean, lumafestibala.com

Ganbara Aretoan sartzeko (3. solairua), beharrezkoa da COVID ziurtagiria (QR) erakustea.

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.