Iparraldea bertan 2022

E-posta Inprimatu

Iparraldea bertan
Iparraldea bertan zikloaren XXI. edizioan, euskal kultura eta historia lau haizetara zabaltzeko helburuarekin jarraitzen dugu. Muga fisikorik ez izan arren, muga psikologikoek iparraldearen eta hegoaldearen artean jarraitzen dute. Ondorioz, jendearekiko hartu-emanak eta kultura-eragileekiko esperientzia artistikoak ezinbestekoak dira hedapen horretarako. 2022eko martxoko lau proposamenetan musikaz, narrazioez eta zinemaz gozatu ahal izango duzue.

Martxoak 1, asteartea, 19:00etan (euskara)
Francoren mende kantatzen genuenean
Colette Larraburu idazle eta kazetariak euskal kantagintza garaikidearen historiaren zati bat azaltzen du bere azken liburuan Francoren mende kantatzen genuenean. Francoren diktadura garaian, beren hizkuntza debekatua zegoela, Ipar Euskal Herriko abeslari batzuk (Peio & Pantxoa, Etxamendi & Larralde, Guk, Manex Pagola, besteak beste) Hego Euskal Herrira joan ziren kantatzera. Larraburuk istorio horretan protagonistak izan diren kantari zenbaitzuekin saio berezia eskainiko digu.
Partaideak: Colette Larraburu, idazle eta kazetaria; Peio eta Pantxoa, Beñat Sarasola, Joanes Borda, Panpi Lacarrieu, Patxika Erramouspé, Gexan Alfaro, abeslariak.

Martxoak 8, asteartea, 19:00etan (euskara)

LUMI  - Bezperen Dirdira
LUMI elektro inde taldea da, 2014an sortua. Ahotsean, Nahia Zubeldia (Unama), eta makinetan, Manu Matthys (Matthys, Odei) dira. Taldeak aski urrunekoak diren bi bide biltzen ditu: Nahiarena, euskal kantuen eta folk melodien ingurukoa, eta Matthysena, arrunt elektronikoa. Beren ibilbidean barna, soinua gero eta gehiago lantzen dute, eta, aldi berean, organikotasunera bideratzen. Lehen EPa 2014an atera zuten, eta lehen LPa, Itzal zikinak, 2019an, biak Moï Moï diskoetxearekin. Orain, Bezperen Dirdira disko berria prestatzen ari dira,  udaberri hontan argitaratuko dutena, Usopop diskoetxearekin. Proposatutako kontzertu hontan, talde lapurtar honen unibertso musikala (ber)ezagutzeko aukera izanen da.

 

Martxoak 15, asteartea, 19:00etan (euskara)

Etxebaburu
Etxetaburu.
Etxekopar - Galtxetaburu.
Mixel eta Jean Kristian.
Xiberoa eta Baxe Nafarra.
Haize epailea eta hauspo eragilea.
XVIII. mendetik XXI. era.
Bertso zahar eta berriagoak.
Irria eta ziria.
Guzientzako pentsatua:
Ema-gazteak eta zaharrak
Giz-onak eta tzarrak...

Partaideak: Mixel Etxekopar (Gotaine – Zuberoa): Kantua, Xirula, flautak eta perkusioa. Jean Kristian Galtxetaburu (Gamarte – Nafarroa Beherea), esku soinua, botza.

Martxoak 22, asteartea, 19:00etan (euskara)
Oskar Alegriaren laburmetraia : Erleketa
Eleketa, ahozko oroimenak erakusketaren karietara, Euskal Kultur Erakundea-k (EKE) zinegile batzuei ahozko memorioaren gaia esploratzea eskatu die. Gaualdi hau, Erleketa laburmetraia deskubritzeko eta Oskar Alegria filma horren egilearekin trukatzeko parada izanen da. Erleketa da hitzak sortu aitzin existitzen zen mundura bidaia bat. Hitzak letrazkoak ez ziren garaian, paisaiaren musikan zaunkak, orroak, uluak eta txioak nagusitzen ziren. Gure soinuak barne. Itsasoak, mendiak eta haizeak mintzaira zuten eta guk haien oihartzuna. Gure azken hitzen eramaileak erleak izan dira. Izan dira, diogu. Egun gure ixiltasunaren zaindariak dira.

Martxoak 1 - 25

ERAKUSKETA Liburutegiko 1.solairuan

Francoren mende kantatzen genuenean liburuaren haritik
1970eko hamarkadan, Ipar Euskal Herriko emakume eta gizon abeslari batzuk, herritartasun eskubiderik gabeko guneetan, euskal kantua sartu zuten. Bereziki Hego Euskal Herrian, frankismoaren berunezko txapa jasaiten zuten lekuetan. Hainbat argazki, kartel, disko, irudi eta orroitzapen dokumentu gertakari horren eragileen eskuetatik bildurik, erakusketa honek garai hartako giroa ezagutzeko eta ulertzeko aukera emanen digu.

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu



 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.