Rutu Modanen 'Túnels' komikiaren iruzkina

E-posta Inprimatu
Rutu Modan
Túnels. Llibreria Finestres, 2022
Tunels: Actes du sud, 2021
Túneles: Salamandra graphics, 2022
 
Kidetzaren Kutxa Indiana Jones ala Laura Croft-en helburuen artean, edo jabetzen artean badugu ere, hura topatzea dute helburu Rutu Modanen komiki honen protagonistek. Hauek talde heterogeneo batera batu beharko dute, nork berak bere txangurro tartean, kutxa sakratuaren bila abiatzeko.
 
Abentura klasiko bezala irakurtzen ahal da komikia, Tintin ala Blake eta Mortimerren kutsukoa. Bederen, estilo argiari nahiz narrazioaren zein bineten antolaketari dagokionez. Umorea eta tentsioa ere badauzka tartean.
 
Bistan denez, dialogo eta egoera surrealistek errealitatea behar dute oin gisa, nekez dira asmatzekoak. Esaterako, unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen herrak eta zitalkeriak oso errealak dirudite.
 
Lurralde okupatuen inguruan bizi diren pertsonak gizaki gisa portatzen dira, bakoitza bere izaeraren arabera. Protagonista nagusia emakumezkoa eta judutarra izatea ez da kasualitatea, autorearen nolabaiteko sosias papera egiten baitu. Alegia, abentura klasikoaren funtzioa oso ondo betetzen du komikiak, entretenigarria da.
 
Ostera, lehen irakurketa horrek oihartzuna uzten du. Bukaerako cliffhangerrak erremate bikaina da, baina, era berean, amildegian esekita uzten gaitu eta, ondorioz, narrazioak abentura klasikoa baino askoz gehiago ezkutatzen duela pentsatu behar dugu. Azken batean, hobeto pentsatuz gero, heterogeneidadea ez da soilik errekurtso literarioa, eta bilaketa lur azpian eta estrategia ezberdinetan gertatzea ere ez. Horretan datza komikiaren handitasuna: bigarren irakurketaz eta esanahiaz jabetzeaz.
Ezin aipatu gabe utzi argitaletxea, Bartzelonako Llibreria Finestres-ek sortutako Finestres argitaletxea hain zuzen ere. Liburu dendetan liburuak saltzen badira ere, Finestresen gehiago topatuko duzu. Harrera goxoa, liburu funtsa itzela (“sarrera”ko gunetik ateratzea oso latza da), irakurtzeko Diogenes gunea, kafetegia, giroa, jarduerak, liburuen iruzkinak... eta orain, gainera, komiki edizioa. Ez nolanahikoa, kaleratu dituzten tituluak zein baino zein interesgarriagoak dira! Eta itzulpenak katalanera irakurtzea horren urrun ez dagoen kulturara hurbiltzeko bide erraza da.
 
Azkenik, Ekialde Hurbilaren gaineko komikiak uste baino ugariagoak dira. Aski ezagunak diren kanpotarren kronikekin batera (Delisleren Jerusalemgoak, Saccoren Palestinari buruzkoak, Zerocalcareren Kobane eta gainontzeko kurdulogiarenak), bertoko emakumezkoen lanak ere aipagarriak dira: Doganen Prison n.5; Girardiren Kurden people; Merhejen Erreximentadun yogurta eta, orain Modanen tunelak.
 
Paisaiak, gaiak, pertsonak, gatazkak, nahiak... gureak ez diren begien bidez azalduta.
Dst jauna.
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.