Spottorno eta Abrilen 'La falla' komikia

E-posta Inprimatu
 
La falla
Carlos Spottorno eta Guillermo Abril
Astiberri, 2022
 
Carlos Spottorno eta Guillermo Abrilek komiki eta fotonobela baten artean dagoen hibrido bat sortu dute. Eta muinean Italia eta Austria banatzen dituen mugara hurbiltzeko istorioa dakarkigute. Lehen Mundu Gerraren ondoren mugak jasan duen bilakaerari erreparatuz, bi galdera jaurtitzen dituzte zeinak irudi sekuentziaren motor gisa balio duten: Zerk batzen gaitu? Zerk banatzen gaitu?
 
Gizakien artean dauden muga bakarrak historian zehar guk geuk eraikitakoak direla gogorarazten digu La falla obra humanistak. Baita muga hauek soilik sufrimendua eta banaketa artifizialak eragiteko balio izan dutela ere.
 
Lan honen bereizgarri gisa aipa genezake argazkiak izan direla istorioaren motore nagusi, hain zuzen ere, kontakizuna hauen inguruan sortuz joan baita.  Astiberrik ateratako edizioan hori nabarmendu nahi izan du irudiei behar duten tamaina eta garrantzia eskainiz.
 
Carlos Spottorno argazkilaria eta Guillermo Abril erreportariak lehendik ere badute elkarlanean egindako beste komiki bat, ‘La grieta’. Bertan Europar Batasunaren mugan bildutako ehundaka irudi zein testigantza narrazio grafikoa bihurtu zituzten 2016an.
 
 
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.