'Jojo's bizarre adventure' manga komikia

E-posta Inprimatu
Jojo’s bizarre adventure
Ivrea, 2017tik aurrera
 
Ia hau da inoizko manga serierik luzeena!
Luzeenen artean zerrendan bigarren kokatzen da oraingoz saga edo serie hau. Jojo eta bere ahaideen abenturak kontatzen dituen serie honek hainbat atal dauzka. Oraingoz 9. Bakoitza liburuki kopuru ezberdin batez osatuta dago. Oraingoz esan dugu, argitaratzen ari den seriea delako honako hau. 1987. urtean atera zuten lehen alea ‘Weekly Shonen’ aldizkarian. Eta 2005etik aurrera ‘Ultra jump’ aldizkarian jarraitu zuen bere ibilbidea. Gaur egun ere hor argitaratzen da.
 
Egilea Hirohiko Araki japonesa da. Txikitatik oso manga zalea bai irakurtzen eta baita marrazten ere. Bere lan ezagunena, ale solte bakanen bat salbu, hauxe da: ‘Jojo’s bizarre adventure’. Ezagunena, luzeena, ia bere bizitzako lana dela esan genezake. Eta segidan serie honen azalpen labur bat emango dugu apur bat ulertzeko.
 
‘Jojo’s bizarre adventure’ oraingoz 9 ataletan banatzen da. Atal bakoitzak bere liburuki kopurua dauka, lehenak 3, bigarrenak 4, seigarrenak 12… Gaztelerazko edizioa Ivrea argitaletxearen eskutik iritsi zaigu, ez dute lan makala egin serie honen eskubideak eskuratzeko lanean. Pentsa, seriea 1987tik ezaguna izan arren, ez baitu inork lortu 2017a baino lehenago gazteleraz argitaratzea!
 
Gaur gaurkoz, gazteleraz eta Ivrearen esku, lehen zazpi atalak daude merkatuan, espero dugu laster ematea Ivreak jarraipena serie honi. Abentura, fantasia, akzioa eta banpiroak indar handia duten serie hau shonen eta seinen motakoa da, hau da, jatorriz irakurle gazte eta maskulinoei zuzendutakoa dela esan daiteke.
 
Joestar leinuaren historia kontatzen da seriean zehar, jatorri britainiarra duen familia da honakoa eta beren patua botere bereziei esker naturaz-gaindiko indar gaiztoei aurre egitea izango da. Leinu honen hainbat generazio pasako dira atalez atal, eta atal bakoitzean familia honetako ondorengoak izango dira protagonista, lehena Jonathan izango da 1880 urtean hain zuzen ere.
Izen guztiek dute loturaren bat Jojorekin, J eta O asko erabiltzen dituzte, eta normalki protagonisten izenaren laburdura gisa erabiltzen da Jojo. Hitz jokoez gain, nabarmenak dira musikari, gastronomiari zein kulturari egiten zaizkion erreferentziak. Lehen 6 atalak denboran jarraian burutzen diren istorioek osatzen dute, eta 7. eta 8. atalak berriz, unibertso paralelo batean gertatzen dira.
 
1. Phantom blood (3 liburuki)
2. Battle tendency (4 liburuki)
3. Stardust crusaders (10 liburuki)
4. Diamond is unbreakable (12 liburuki)
5. Vento aureo (10 liburuki)
6. Stone ocean (11 liburuki)
7. Steel ball run (16 liburuki)
8. JoJolion (amaitu gabe dago, argitaratzen ari den atala da honakoa Japonen)
9. JoJolands
 
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.