'El mundillo literario' komikia

E-posta Inprimatu
 
El mundillo literario
Posy Simmonds
Salamandra, 2022
 
 
‘El Mundillo Literario’ albumak, Possy Simmondsek 2002 eta 2005 urte bitartean ‘The Guardian’ egunkarian argitaratutako lanak biltzen ditu. Egileak, bere berezko behaketa dohainarekin, literaturaren munduan eta idazketan jarduten duten pertsona edo egileek jasaten dituzten gorabeherak kontatzen dizkigu.
 
‘El Mundillo Literario’-ren narrazioak ez digu istorio jarrai bat kontatzen, baina binetak bateratzen dituen hari narratibo batez baliatzen da jarraikortasuna lortzeko. Bineta hauetan eszena eta pertsonaia dibertigarriak aurkitzen ditugu, pertsonaia batzuk istorio ezberdinetan errepikatzen dira duten karismagatik pisuzko garrantzia hartzen dutelako, eta lehen aipatu dugun jarraikortasuna ematen ere lagungarriak direlako. Hau gertatzen da Derek medikua eta Tozer erizainarekin, idazleen ohiko arazoak beren gain hartzen dituzten pertsonaiak dira honakoak, sormen blokeotik hasi eta plagioei aurre egiteko moduak aztertzeraino. 
 
Tonuari dagokionez, Posy Simmondsek ironia fin eta umore handiz lantzen ditu bineta guztiak, itxuraz arrunta den egoera batetik parodia sortuz. Kontakizun guztiak modu arin eta dibertigarrian garatzen dira eta garbi ikusten da egilearen trebetasuna. Baina ‘El Mundillo Literario’-tik zerbait nabarmendu behar badugu, alderdi bisuala izango litzateke, lan honekin Simmondsek arlo grafikorako duen talentua erakusten baitigu. Arreta handiz zaintzen ditu xehetasun guztiak eta horrek espresioz betetzen ditu pertsonaien aurpegiak, horretaz gain, moldatzeko gaitasun handia ere erakusten du, izan ere marrazki estiloz aldatzeko gai da gidoiek ala eskatzen dutenean. Zuri beltzez eta bineta ezberdinez osaturiko istorioak eta “splash page”-ak tartekatzen ditu, hauek koloretan eta orri osoa okupatzen duten bineta bakarrak dira.
 
Posy Simmondsen ibilbidea luzea da eta sarituak izan diren hainbat lan argitaratu ditu. Bere lana, batez ere, haurrentzako ipuinen ilustrazio eta egunkari britainiarrekin egindako kolaborazioetan oinarritzen da. Nahiz eta duela urte batzuk autore nahiko ezezaguna izan, bere izena ezagunagoa bihurtu zen, bere bi lan pantaila handira eraman zituztenean: ‘Tamara Drewe’ (2010) eta ‘Gemma Bovery’ (2014).
 
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.