MarraziOak jardunaldien XIV. edizioan parte hartzeko epea irekita dago ekainaren 30era arte. Liburuen ilustrazioaren teoria eta praktika uztartzen dituen egitasmo honek Elena Odriozola eta Gustavo Puerta izango ditu aurtengoan gidari.
Galtzagorri Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duten eta irailaren 26tik 30era bitartean ospatuko den topaketan izena emateko eta informazio edo argibide gehiago izateko, Galtzagorriren webgunea kontsultatu edo jarri haiekin kontaktuan 943 471 487 telefono zenbakira deituz edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikora idatziz.