L. Mazéren 'Los muértimer' komikia

E-posta Inprimatu
Los muértimer (3 volúmenes)
Léa Mazé
Astiberri (Txikiberri)
 
Léa Máze egile frantsesak, hiru liburukiz osaturiko istorioa aurkezten digu. Misterioa, abentura eta beldurra uztartzen dituen proposamen ausart hau, zortzi urtetik aurrerako haurrentzat da gomendagarria. “Los muertimer” komikiaren irakurketa arin bezain interesgarria da.
 
Gidoiak egitura klasikoa jarraitzen du. Istorioaren heroiak herriko hilerrian dagoen misterioa argitu nahi  duten bi neba-arreba dira. Inguruan dituzten helduek ez dute bereziki beraiengan erreparatzen, eta hala, benetan ezkutatzen den misterio batean murgilduko dira, ala akaso beraien irudimenean soilik dagoen misterioa izango ote da? Hain ohiturik gauden egitura honek, berehala kokatuko gaitu heroien alboan eta misterioaren ikerketa guztia beraiekin batera deskubritzera gonbidatuko gaitu, hilerri hori esploratuz eta arakatuz.
 
Komiki honen egileak marrazki estilo zuzena eskaintzen digu. Bai pertsonaia zein fondoak trazu sinplez eginak daude. Fondo edo paisaiarik gabeko hainbat bineta ere aurki ditzakegu tartekatuta, bai benetako istorioa kontatzen digutenak eta baita umeen irudimenean gertatzen direnak ere. Honek,  pertsonaien sentimenduetan zentratzea ahalbidetzen digu.
 
Koloreari dagokionez, egileak ia beti tonu itzaliak erabiltzen ditu. Kolore hotzak, urdinak eta grisak, batez ere urdinak: anai arreben ilean, etxearen hormetan, arropetan. Urdin honek kontrastea egiten du udazkenera garraiatzen gaituzten tonu hori eta marroiekin eta baita herriaren argi dirdiratsuekin ere. 
 
Espainian orain arte ezezaguna zen egile gazte hau momentu arrakastatsua bizitzen ari da Frantzian. Trilogia osorik publikatuta dago jada eta hainbat aipamen eta sari irabazi ditu: ACBD 2018 haurrentzako komiki onenaren saria (Frantziako kazetari eta komiki kritikaren elkartea), Du vent dans les BD saria  2019 eta Liverentête BD Juniors saria 2020, besteak beste. 
 
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.