'Diez mil elefantes' komikian Ginea protagonista

E-posta Inprimatu
 
Diez mil elefantes
Pere Ortín eta Nzé Esono Ebalé
Reservoir Books, 2022
 
Pere Ortín, ogibdez kazetari eta dokumentalgilea, da komiki honen ardatz eta gidoigile nagusia. Pereren eskutara Ekuatore Gineako hainbat dokumentu grafiko iritsi ziren Manuel Hernández-Sanjuánen eskutik eta horiekin zer egingo… eta eleberri grafiko bat burutzea otu zitzaion. Lana borobiltzeko eta  indar bisuala lortzeko nor jarri marrazten… nor hoberik ginear bat baino, bertakoa eta istorioari bertako ikuspuntua emango diona: Nzé Esono.
 
Manuel Hernández-Sanjuán, argazkilari eta zinegilea, Hermic Films espedizioan ibili zen Afrika Beltzeko Ekuatore Ginean bertako giro koloniala filmatzen.  1944 eta 1946 urteen artean 30 pelikula baino gehiago eta 5000 argazki baino gehiago burutu zituzten espedizio hartan. 
 
Oinarri hori aintzat hartuta, eta Pere Ortínen zalantzak kontuan izanda, hau da, zer erakusten eta zer ezkutatzen dute irudi guzti horiek? Gai hau jorratzeko derrigorrezko hirugarren hanka lotu zuten: Esono marrazkilaria. Nzé Esonok bere izaera eta tradizio ginearrean oinarrituta sortu du Afrika beltzaren ikuspuntu gordina erakustea komikian, beti ere ginearren ikuspuntutik zuzenean.
 
Gaia gordina da zinez, kolonialismoa eta honek dakartzan jazarpenak, tartean baita sexu-abusuak ere. Gai hauek gainera, oso gordin islatu ditu Nzék boligrafoak soilik erabiliz. Bic boligrafoak eta Bic boligrafoak dauzkan  8 koloreak erabilita burutu du komiki guztia. Nabarmenak dira kolore berdeak, beltzak eta fuksiak. Eta hau ez da kasualitatezko kolore aukeraketa…
 
Kontakizun hauek elkarren artean lotzeko tartekatu dituzte istorioan collageak eta beste zenbait dokumentu. Manuel Hernández-Sanjuánen argazkiekin egindako collageak, berak idatzitako eskutitzak edo inguru haietako mapak erabili dituzte dena harilkatzeko. Honela lortu dute komikiak kutsu oso errealista izatea.
 
Egileetako batek esan zuen bezala aurkezpenean, balio dezala komiki honek gu umilago izateko hemendik aurrera!
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.