'Decorum' komikia

E-posta Inprimatu
 
Decorum
Jonathan Hickman eta Mike Huddleston
Norma, 2022
 
Jonathan Hickman gidoigile estatubatuarra da. Gidoigile bikaina da, ikusi besterik ez dago argitaratu dituen komiki gidoien zerrenda, eta halaxe, izugarrizko ospea du gaur egun. ‘Este del Oeste’ bezalako serieen sortzaile eta Marveleko hainbat superheroi zein mutanteen istorioen sortzaile ere bada Jonathan: X-Men taldearen istorioak sortzen aritu berri da.
 
Eta zer espero dezakegu maila honetako gidoilari batekin marrazkilari bikain bat jartzen bada lanean? Mike Huddleston marrazkilari amerikarra da, DC etxe handiarentzat aritu izan da marrazten. Ibilbide oparoa du honek ere. Eta ikaragarria da bi egileen artean nola osatu duten grafikoki ezer soberan utzi gabe, edo hutsune ulertezinik sortu gabe, ‘Decorum’ komikia.
 
Jonathanek abilezia ikaragarria du bere istorioetan historiako hainbat erreferentzia sartzeko, elkarrizketa justuak idazteko eta epopeia eder bezain konplikatuak sortzeko. Eta Mike Huddlestonek berriz, bere estilo anitzeko teknikak erabiliz, bikain islatu du Hickmanen unibertsoa.
 
'Decorum' zientzia fikziozko epopeia bat da. Hainbat planetetan kokatua, geroaldian baina egungo egoera errealari muzin egin gabe eta gaurko hainbat erreferentzia kontuan hartuz sortua. Abentura, mitologia, fantasia zein eguneroko gaiak jorratzen dituen komiki oso borobila da honakoa. Bi protagonista nagusi ditu: Neha mezularia, emakumezkoa eta gaztea, eta Imogen emakume albinoa, musa eta gaizkilea.
 
Lehen aldiz 'Decorum' 8 comic-bookek osatu zuten miniseriea izan zen Image etxeak argitaratua 2020 eta 2021 urteen artean. Guk esku artean daukaguna berriz, Norma etxeak atera berri duen edizio integrala da, komiki osoa liburuki bakarrean, tamaina handian eta luxuzko edizioan argitaratua.
 
 
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.