Ana Penyasen 'Estamos todas bien' komikia

E-posta Inprimatu
 
Ana Penyas
Estamos todas bien
Salamandra, 2017
 
Denok. Belén eta Andrea; eta Maruja eta Herminia. Denok gaude ondo. Besaulkitik altxatzea geroz eta zailagoa egiten zaion Maruja; egunak etxekoen arropak garbitzen igaro dituen Herminia; eta bi emakumeen bizitza ezagutzeko nahia duen Ana biloba.
 
Penyasek 2017an argitaratu zuen liburu honekin irabazi zuen Komiki Sari Nazionala; saria jasotzen zuen lehen emakumea. Valentziarrak hainbat liburu eta aldizkari ilustratu ditu, eta 2021ean ‘Todo bajo el sol’ eleberri grafikoa argitaratu zuen, turismoaren garapenak familia bati ekarri zizkion kalteei buruko istorioa.
  
‘Estamos todas bien’ bi emakumeren istorioa da: Maruja eta Herminiarena, autorearen amonak. Baina amonen istorioa kontatu baino, haien bizitzaren trazu batzuk ematen dizkigu Penyasek.  Horrela, frankismoa bizitu zuten bi emakume hauen oraina ezagutzeko, denboran bidaiak egingo ditugu, eta garai ezberdinetan kokatutako gertaerek haien bizitzaren puzzlea osatzen lagunduko digute. 
 
Bi amonen bizitzetako une sorta baten lekuko izaten utziko digu Ana Penyasek eleberri honetan. Sukaldeko mahaiaren bueltan eserita, eskuan kafe bat dugula argazki zaharren albuma begiratzen ibiliko gara, amonak lo kuluxka bat egiten duen bitartean; parkinson gaitza duten pertsonentzat prestatutako ariketak egingo ditugu, eta dilistei mendafina jarriko diegu. Pasarte batetik bestera eramango gaitu valentziarrak, kutsu zinematografiko handia duten elipsien bidez; baina batez ere goxotasun eta miresmenez beteriko pieza bat ikusteko aukera izango dugu; detaile txiki eta umorez eginiko biloba baten omenalditxoa. 
 
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.