Abuztuko nobela nobedadeak

E-posta Inprimatu

Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Matt Haigen “La Biblioteca de la Medianoche” berotasunez eta umorez betetako eleberria da, liburuek bizitza aldatzeko duten boterea goresten duena. S.A. Lelchuken “Sálvame de los hombres peligrosos” akzioz betetako thriller burutsu bat da, eta gai hauek jorratzen ditu, besteak beste: etxeko indarkeria, aberatsen eta pobreen arteko arrakala gero eta handiagoa, eta teknologia aurreratuek, adimen artifizialak esaterako, duten potentzial intrusiboa. Máximo Huertaren “Adiós, pequeño” eleberriak oroimenari buruz hitz egiten du, denboraren igarotzeari, haurtzaroari, heriotzari buruz... Haurtzaroaren berreraikuntza hunkigarria da, non denek, aitona-amonek, gurasoek eta seme-alabek, gauza gehiegi isilean gorde dituzten. Michel Houellebecqen “Aniquilación” erabateko eleberria da: oihartzun esoterikoak dituen thrillerra, kritika politikoko obra, familiaren erretratu gordina eta minari eta maitasunari buruzko narrazio existentziala. S.J. Bennetten “Un caso de tres perros”, misteriozko serie bikain eta paregabearen beste emanaldi bat da. Bertan, Isabel IIak hilketak argitzen ditu isilpean, errege lanak egiten dituen bitartean. José María Guelbenzuk Mariana de Marco epaile ausarta eta larderiatsua protagonista duen serieko azken eta hamargarren eleberria argitaratu du, “Asesinato en el jardin botánico”. Laura Lindstedten “Oneiron : fantasia sobre los segundos posteriores a la muerte” eleberri harrigarria da, bizitzari eta heriotzari buruzko hausnarketa liluragarri eta originala, eta botereari eta ezintasunari buruzko azterketa oso errealista. Amets egitetik hurbil dagoen estiloarekin, potentzia zinematografikoko irudi biziekin kontrastatuta, Kim Young-Haren “Tengo derecho a destruirme” lana ekialdeko hiri bizitza garaikidearen parabola ilun bat da.

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.