Sylvie Rancourten ‘Melody’ komikiaren iruzkina

E-posta Inprimatu
 
1985. urteko martxoa. Quebec-eko nekazal herri txiki batetatik Montrealera abiatutako Sylvie Rancourt izeneko neska gazte batek, bere lehen komikia marrazten amaitu berri du. Ez da oso ohikoa emakume batek komiki bat  marraztu, fotokopiak egin eta fanzine bihurtuta, banan bana saltzen hastea.
 
Eta askoz ere ezohikoagoa, istorioen protagonistaren izen bera duen Melody izeneko fanzineak arrakasta izatea.
 
Fanzine horretan ordea, Sylvie Rancourtek bere stripper lanbideaz, lankide eta buruzagiez, droga saltzailea den bikoteaz eta bere bizitzako beste hainbat pasadizo kontatzen dizkigula azaltzen badugu, akaso ez da hain zaila ulertzen zergatik lortu zuen fanzine hark kioskoetan ere bere lekua izatea. Marrazki estilo infantil eta basikoari, ironia tantarik gabeko kontakizun naifa gehitu eta guztia kontra izan arren, komikiak lilura efektua lortzen du. Aurreiritzirik gabeko narrazioak, kontatzen duen errealitate gogorra ez du xamurtzen, baina aldi berean ez du epairik edo balorazio etikorik botatzen.  Denboraren galbaeak gainera mesede egin dio komikiari. Egun gailentzen den inpostura eta zuzentasun politikoaren trazarik ez dago biñeta hauetan, eta horregatik du guztiak egiazkotasun usain hori (streep-tease klub batetan egon daitekeen usaina ere primeran kontatzen digu besteak beste Sylviek).
 
Dantzari erotiko batek eginiko autoerretratu honek, hunkitu, dibertitu eta garai eta gizarte baten erradiografia egiazkoa eskaintzen du bere estilo grafiko sinple, zuzen eta erradikalarekin.
 
Odlok
 
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.