Komikitik sortzailera : Tezuka

E-posta Inprimatu
“Komikitik sortzailera” deituriko atal honetan komikigintzan arrastoa utzi duten pertsonak, edo egungo komikigintzan eragin argia duten komikigileak hautatu eta jorratuko ditugu. Artikulu sorta honen helburua da bakoitzaren ondarea ezustean ez pasatzea, eta aldi berean liburutegian dauzkagun altxorrak aleka errepasatzeko eta erakusteko aukera izatea. 
 
KOMIKITIK SORTZAILERA: Osamu Tezuka. Manga komikiaren aditu nagusietako bat. Japoniarra eta 1928 eta 1989 urteen artean bizi izan zena.
 
Osamu Tezuka bere garaiko zineman oinarrituta hasi zen manga komikia sortzen, eta izugarrizko arrakasta lortu zuen bere istorio luzeak argitaratzen hasi orduko. Hasieran aldizkaritan ateratzen zituen mangak, atalka, eta ondoren bere bilduma osoak ere argitaratu izan dira; bai Japonen eta baita mundu osoan zehar ere.
 
Erreferentzia handi hau hobeto ulertzeko badauzkagu liburutegian Tezukari buruzko bi liburu: Alfons Molinéren ‘Tezuka: (memoria y honor)’ eta ‘The art of Osamu Tezuka : god of manga’. Liburu hauetan ikus dezakegu Tezukaren ondarea zein den, eta zergatik den erreferente manga munduan, baita komikiaren mundu zabalean ere. Eta nola ez, mangari buruzko kritika zein historia jasotzen duten beste ale hauetan ere, ezinbestean topatu litezke Tezukari erreferentziak.
 
Gainontzean, Osamu Tezukaren komikiari dagokionez, liburutegian edizio berri eta osatuetan jasota daukagu bere lanaren hautaketa zabala. Bere lan ezagunenak, ‘Astro Boy’ esaterako, pertsonalenak, ‘Fénix’ adibidez, edo hain ezagunak ez direnak, ‘Oda a Kirihito’ bezalakoak biltzen ditu KMn dugun bildumak.
 
Horiek eta beste hainbat aurkitu ditzakezue liburutegian bertan edo bertako katalogoan; manga gisako komikiak diren heinean urdin ilun koloreko hirukitxo bat gehituta dute guztiek txaplataren gainean. 
 
Une honetan mailegagarri dauden manga komikiak honako hauek dira: ‘MW’, ‘Astro Boy’, ‘Cráter’, ‘I.L.’, ‘Big X’, ‘Ambassador magma’, ‘Oda a Kirihito’, ‘Devorar la tierra’, ‘La princesa caballero’, ‘Dust 8’. Eta baita animaziozko bideo hau ere: ‘Fénix’.
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.