Luis Gasca. Komikia eta zinema

E-posta Inprimatu

Hitzaldi zikloa: Luis Gasca, komikia eta zinema

Luis Gascaren pasioak komikia eta zinema izan ziren beti. Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren buruan egon zenean, hainbeste interesatzen zitzaizkion gai horiei buruz eztabaidatzeko topaketa sorta bat jarri zuen martxan. Espiritu horrekin, Koldo Mittxelena Kulturuneak (KMK), Donostia Kulturarekin (DK) batera eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldiaren esparruan, hitzaldi ziklo bat antolatu du Luis Gasca, komikia eta zinema / Luis Gasca, cómic y cine  erakusketaren programa hedatu gisa. Ziklo horretan, zazpigarren eta bederatzigarren arteen arteko erlazioa eta puntu komunak lantzen dira. Hitzaldi guztiak KM Kulturuneko Areto Nagusian egingo dira.

Irailak 28, 19:00 (gaztelania)
Creatividad visual expandida
Argi dago komikiak eta beste arte alor batzuek elkar ernaltzen dutela. “Diziplina anitzeko artista” etiketa bolo-bolo dabil gaur egun, askotariko arrazoiak direla eta, sormenezkoak zein ekonomikoak. Ohikoa da komikietako marrazkilariek diseinuarekin, ilustrazioarekin eta ikus-entzunezko bitartekoarekin uztartzea beren lana, animazioa barne. Laura Pérez eta Dario Adanti diziplinak fusionatzen dituen korronte polifazetiko horretan aritzen dira. Haien lanak gaur egungo garaiei erantzuten die, sorkuntza bisuala hedatzeko bidean baitago. Lan grafiko saritua egiteaz gain, zinemaren eta telebistaren esparruan kolaboratu dute biek.

Partaideak: Laura Pérez, Darío Adanti. Moderatzailea: Borja Crespo.

Laura Pérez (Valentzia, 1983)
Ilustrazioaren arloan lan egin du, Espainiako nahiz atzerriko argitalpen eta argitaletxeetarako: The Washington Post, National Geographic, The Wall Street Journal, Vanity Fair, Wacom, American Airlines, Fnac, El País eta Penguin Random House, besteak beste. Ilustrazio liburu kolektiboetan ere parte hartu du. Horien artean daude Illustration Now! 4 (Taschen), Ilustradores españoles (Lunwerg) eta Women’s Club. Art is Powerful (Monsa Publications), esaterako. Duela gutxi Emmy sarietarako izendatu dute Only Murders in the Building telesailaren kreditu tituluetan egindako lanagatik. Berak irudiztatu ditu Los secretos de las brujas (Errata Naturae, 2020), Elsa Whyte eta Julie Légèreren testuak dituen liburua, etaSirenas de leyenda (Errata Naturae, 2021), Rémy Giordano eta Olivia Godaten testuak dituena. Ocultos-ek, bakarka egin zuen lehen nobela grafikoak, El Ojo Crítica de Cómic 2020, Espainiako Tebeo Onenaren Ignotus 2020 eta 2019ko album nazional onenaren Splash Sagunt sariak irabazi zituen, eta ondotik iritsi ziren Tótem, lan nazional onenaren Lorna sariaren irabazlea, eta duela gutxi argitaratu duen lan berria, Espanto izenekoa. Liluragarri iruditzen zaion pertsonaia bat: Ingmar Bergman. Honako hau gomendatzen du: Aquí. Richard McGuire (Salamandra Graphic).

Darío Adanti (Buenos Aires, Argentina 1971)
Darío Adanti komikigile, umorista grafiko eta idazle satiriko hispano-argentinarra da. Hainbat hedabidetan argitaratu ditu ilustrazioak eta komikiak: The New York Times, El País, La Vanguardia, Público, El Mundo, Primera Línea Man, eta beste hainbatetan. El Jueves aldizkarian ere atera ditu argitara bere lanak. Beste batzuen artean, El calavera, Colmillo blanco eta El señor Cabeza de Tostadora komikiak editatu ditu.MTV Latino, Vacaláctica eta Elvis Christerako egin dituen animazioak herrialde askotan ikusi dira, bere animazio film laburrak bezala, hainbat zinemalditan sarituak. Mongolia aldizkari satirikoaren sortzaileetako bat da.Disparen al humorista ere egin du, umorearen mugei eta adierazpen askatasunari buruzko saiakera grafiko bat zuzenkeria politikoko garaietan. Argitaratu duen azken lanaLa Ballena Tatuad da, Magallanesen eta Elkanoren lehen mundu birari buruzkoa. Liluragarri iruditzen zaion pertsonaia bat: Luis Buñuel. Honako hau gomendatzen du: Miguel Gallardoren obra guztia.

Borja Crespo (Bilbo, 1971)     
Zuzendaria, zinema ekoizlea, idazlea, ilustratzaile eta komikigilea, eta kultura kudeatzailea da. Astero, El Correo-ko orrietan eta Grupo Vocento-ko beste goiburu batzuetan kolaboratzen du, kulturan, zineman eta komikian espezializatutako kazetari gisa, 1994az geroztik. Hainbat argitalpenetarako idatzi ditu zutabeak eta erreportajeak. Telesailak, bideoklipak, publizitate iragarkiak, film laburrak eta telebista programak zuzendu ditu. 2014an Neuroworld filma zuzendu, ekoitzi eta idatzi zuen, M. A. Martinen imajinarioan oinarrituta. Lan horrek hainbat jaialditan parte hartu zuen, Sitges barne. 2019an Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko galak eta Caminantes(Mediapro, Orange) telesailaren zortzigarren kapitulua idatzi eta zuzendu zituen. 2020an, Encrucijada telesaila zuzendu zuen The Mediapro Studio-rentzat. Era berean, garrantzi eta ospe handiko zinema-jaialdi batzuetan aritu da antolaketa eta zuzendaritza lanetan, hala nola GRAFen, Comic Barcelona-n, Getxoko Komiki Azokan edo Tracking Bilbao-n. Kultura zentroekin ere kolaboratu du, adibidez, Bilboko AZ-Azkuna Zentroan edo Malagako Termika Zentroan. Komikiaren alorrean hainbat erreferentzia argitaratu ditu, baita teoria zinematografikoari buruzko liburuak eta kontakizun edo zutabeenak ere. Unibertsitateko ikastaroetan, ekitaldietan eta eskola espezializatuetan zinema eta komiki eskolak ematen ditu. Arsénico PC eta Sayaka Producciones ekoiztetxeen kide sortzaileetako bat da, Nacho Vigalondo, Koldo Serra, Borja Cobeaga eta Nahikari Ipiñarekin batera. Gaur egun, La Hora Caníbal irratsaioa aurkezten du, beste dibulgazio lan batzuen artean.

Urriak 5, 19:00 (gaztelania)
Cómic en movimiento, cine sobre papel
Fermín Solísek, proiekzio handiko komikigilea bera, animazio zinemarekin uztartzen ditu binetak. Buñuel en el laberinto de la tortuga film saridunak haren eleberri grafiko bat du abiapuntu. Ez da ikus-entzunezkoen munduan egin duen kolaborazio bakarra, oso eroso mugitzen baita arlo horretan. Paul Urkijo Alijok Irati estreinatuko du egunotan, formatu luzean egin duen bigarren filma; bere obra osoak bezala, komikiaren eragina du. Bi sortzaileek beren ibilbideaz hitz egingo dute, eta laneko eskarmentuari, lanerako prozesuari eta mugimenduan nahiz paperean irudiak sortzeko garaian dituzten eragin artistikoei buruzko iritziak partekatuko dituzte.

Partaideak: Fermín Solís, Paul Urkijo . Moderatzailea: Borja Crespo.

Fermín Solís (Cáceres, 1972)
Marrazkilaria eta gidoilaria, bere lehen orrialdeak fanzine batzuetan atera ziren argitara, Subterfuge-n eta Cabezabajo-n, kasurako. Ondoren, formatu luzeko obrak egin zituen, eta horien artean bere alter egoak, Martín Mostazak, protagonizatutako saila nabarmendu zen: Los días más largos –egile berri onenaren sariaren irabazlea Bartzelonako Komiki Aretoan, 2004an–, El año que vimos nevar etaMi organismo en obras. Solís nazioartean proiekzio handiena duten egileen artean kokatu zen Buñuel en el laberinto de las tortugas eleberri grafikoa argitaratu zuenean, lan hori Komiki Sari Nazionaleko finalista izan baitzen 2008an, eta 2019an koloretan berrargitaratu zen. Haurren esparruan,Astro-ratón y bombillita eta La tribu chatarra komiki bildumen egilea da, baita Harry eta Cerdon saileko eleberriena ere. Bere liburuak itzuli eta Estatu Batuetan, Kanadan, Erresuma Batuan, Alemanian eta Frantzian ere argitaratu dira. Liluragarri iruditzen zaion pertsonaia bat: Jacques Tati. Honako hau gomendatzen du: Riad Sattoufen El árabe del futuro (Salamandra Graphic).

Paul Urkijo (Vitoria-Gasteiz, 1984)
Arte Ederretako lizentziaduna, fikziozko film laburren eta 3D animazioko zuzendaritzan hasi zen lanean. Ikus-entzunezkoen errealizazioan, infografian eta ilustrazioan espezializatu da. Zinema-jaialdietan txalotutako film labur bat baino gehiago zuzendu du: besteak beste, El pez plomo, Jugando con la muerte, El bosque negro eta Dar Dar sari askoduna. Oso txikitatik zinearen, ilustrazioaren, literaturaren eta komikiaren zale amorratua da, eta bereziki gustatzen zaio genero fantastikoa. Mitologiaren eta ipuin tradizionalen zale handia da. 2016an bere lehen film luzea idatzi, ekoitzi eta zuzendu zuen, Errementari. Ondoren Irati egin du, urrian nazioartean estreinatuko dena, Sitges-eko zinema-jaialdian, eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea inauguratuko duena.Liluragarri iruditzen zaion pertsonaia bat: Ray Harryhausen. Honako hau gomendatzen du: David B.ren El jardín armado (Sins Entido).

Borja Crespo (Bilbo, 1971)     
Zuzendaria, zinema ekoizlea, idazlea, ilustratzaile eta komikigilea, eta kultura kudeatzailea da. Astero, El Correo-ko orrietan eta Grupo Vocento-ko beste goiburu batzuetan kolaboratzen du, kulturan, zineman eta komikian espezializatutako kazetari gisa, 1994az geroztik. Hainbat argitalpenetarako idatzi ditu zutabeak eta erreportajeak. Telesailak, bideoklipak, publizitate iragarkiak, film laburrak eta telebista programak zuzendu ditu. 2014an Neuroworld filma zuzendu, ekoitzi eta idatzi zuen, M. A. Martinen imajinarioan oinarrituta. Lan horrek hainbat jaialditan parte hartu zuen, Sitges barne. 2019an Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko galak eta Caminantes(Mediapro, Orange) telesailaren zortzigarren kapitulua idatzi eta zuzendu zituen. 2020an, Encrucijada telesaila zuzendu zuen The Mediapro Studio-rentzat. Era berean, garrantzi eta ospe handiko zinema-jaialdi batzuetan aritu da antolaketa eta zuzendaritza lanetan, hala nola GRAFen, Comic Barcelona-n, Getxoko Komiki Azokan edo Tracking Bilbao-n. Kultura zentroekin ere kolaboratu du, adibidez, Bilboko AZ-Azkuna Zentroan edo Malagako Termika Zentroan. Komikiaren alorrean hainbat erreferentzia argitaratu ditu, baita teoria zinematografikoari buruzko liburuak eta kontakizun edo zutabeenak ere. Unibertsitateko ikastaroetan, ekitaldietan eta eskola espezializatuetan zinema eta komiki eskolak ematen ditu. Arsénico PC eta Sayaka Producciones ekoiztetxeen kide sortzaileetako bat da, Nacho Vigalondo, Koldo Serra, Borja Cobeaga eta Nahikari Ipiñarekin batera. Gaur egun, La Hora Caníbal irratsaioa aurkezten du, beste dibulgazio lan batzuen artean.

Urriak 17, 19:00 (gaztelania)
Cómic, animación y cine
Animazio zineman bat egiten dute komikiak eta zinemak. Gainera, zazpigarren eta bederatzigarren arteek idilio luzea dute, eta ez dira gutxi pantaila handian amaitu diren komikiak, ezta komikietan edo komikigile handietan oinarritutako filmak ere. Hortaz jabetu dira elkarrizketa honetako gonbidatuak, Oscar Aibar eta Chema García, eta ongi jakin dute beren sorkuntza lanetan hori nola aurrera atera.

Partaideak: Óscar Aibar, Chema García. Moderatzailea: Elizabeth Casillas.

Óscar Aibar (Bartzelona, 1967)
Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean lizentziatu zen, eta 80ko hamarkadako komikiaren boomean hasi zen gidoilari lanetan, Totem, Cimoc, Zona84, El Víbora, Makoki eta gisako goiburu mitikoetan argitaratuz.  Telebistako hainbat telesailetan gidoilari eta zuzendari gisa aritu, eta 1995ean kameraren atzean jarri zen, Atolladero pantaila handirako zuzentzeko. Bere eskuz sortutako beste lan arrakastatsu batzuk El gran Vázquez (2010) eta El bosque (2012) dira, baita RTVEren Cuéntame telesaileko kapitulu piloa ere. Gainera, Making Of eta Los comedores de tiza liburuak argitaratu ditu. Liluragarri iruditzen zaion pertsonaia bat: Luis García Berlanga. Honako hau gomendatzen du: Como guante de seda forjado en hierro (Daniel Clowes, 1993).

Chema García (Granada, 1973)
90eko hamarkadaren erdialdean ekin zion bere ibilbide profesionalari, publizitatearen munduan, storyboarden diseinatzaile, sortzaile eta marrazkilari gisa. Laster, bere ibilbidea aldatzea eta ilustrazioan zentratzea erabaki zuen. Haur ilustrazioan Los pollitos saila sortu zuen, eta berehalako arrakasta lortu zuen txikienentzako argitalpenen merkatuan. Bere eskuz sortutako beste liburu batzuk Una temporada en el desierto eta Cortochuentos I y II dira. Animazioaren munduan lan garrantzitsuetan parte hartu du, adibidez, Buñuel y el laberinto de las tortugas filmean.Liluragarri iruditzen zaion pertsonaia bat: Luis Buñuel. Honako hau gomendatzen du: Le Bandard fou, Moebius.

Elizabeth Casillas (Bilbo, 1986)
Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Kazetaritzan lizentziatu eta Cactus aldizkaria sortu zuen, eta han argitalpen eta idazketa lanak egin zituen, literatura, artea, komikiak eta feminismoak harturik ardatz. Eskuarki hainbat komunikabidetan kolaboratzen du, komikiei buruz hitz egiten eta idazten, eta nobela grafikoen irakurketa klubak koordinatzen. Higinia Garayren marrazkien bitartez El Salvadorreko abortuaren errealitate latza islatzen duen Todas nosotras (Astiberri, 2020) lanaren gidoilaria da, eta berak idatzi du La palabra que empieza por A (Astiberri, 2022) saiakera komikiaren gidoia ere; haren bitartez, haurdunaldiaren etenduraren bilakaera historiko, juridiko eta soziala aztertzen du.

Urriak 27, 19:00 (gaztelania; frantsesa: gaztelaniara aldibereko itzulpena)
Monstruos en el cine y en el cómic
Zinemak eta komikiak etekin handia atera diote munstrozkoa den guztiari. Horren jakitun dira Stéphane Levallois komikigile galiarra, Hollywoodeko estudio handiek (zeinek XXI. mendeko zinemako munstro ezagunenak sortzeko haren zerbitzuak eskatzen dituzten) «Mister Monster» deitutakoa, eta María Herreros, ilustraziotik zinemaren mundura eta desberdina eta munstrozkoa denaren estetikara gehien hurbildu den espainiar komikigile ezagunenetako bat.

Partaideak: Stéphane Levallois, María Herreros. Moderatzailea: Asier Mensuro.

Stéphane Levallois (Paris, 1970)
Arte Grafikoen Goi Mailako Penninghen Eskolan lizentziatu zen. Ilustratzailea eta historialaria, lan guztiz nabarmenak egin ditu, hala nola Leonard2vinci (2019) eta La résistance du sanglier (2008), Futuropolis argitaletxean. Frantziako publizitate agentzia onenentzat eta zinemarentzat concept artist gisa aritu da, eta oso film ezagunetarako diseinatu ditu munstroak: esaterako, Alien, Harry Potter, eta Marvel konpainiako pertsonaien filmak. Besteak beste, Mylène Farmer eta Kanye West abeslarien bideoklipetarako concept art-a egin du. Artoyz markarako diseinatzaile-jostailuak diseinatzen du.  Liluragarri iruditzen zaion pertsonaia bat: Leonardo Da Vinci eta Goya. Honako hau gomendatzen du:Hellboy, Mike Mignola.

María Herreros (Valentzia, 1983)
Valentziako San Carlos Arte Ederren Errege Akademian lizentziatua. Pintorea, komikigilea eta ilustratzailea. Besteak beste, Madrilgo Thyssen Museorako Georgia O'Keeffe komikia egin du. 2019an munduko ehun ilustratzaile garrantzitsuenen artean aukeratu zuen Taschen zerrendak. Haren lana Hong Kong, Los Angeles, New York eta Seuleko galeria eta museoetan erakutsi dute.  Jende xelebreari eskaini zion bere Fenómeno liburua, eta zinemaren mundura hurbildu da Viva la Dolce Vita, Marilyn tenía 11 dedos en los pies eta gisako liburuen bitartez.Liluragarri iruditzen zaion pertsonaia bat: Georgia O'Keeffe. Honako hau gomendatzen du: Espada, Anabel Colazo

Asier Mensuro (Irun 1971)
Artearen Historia ikertzen du UCMn. ACDCómics-eko kidea eta erakusketen komisarioa da; berriena, Álvaro Ponsekin lankidetzan, Luis Gasca. Komikia eta zinema / Luis Gasca. Cómic y cine erakusketa izan da. Komikiarekin eta zinemarekin zerikusia duen guztiari buruz idazten du, ABCn eta Descubrir el Arte edo MUY Historia aldizkarietan, esaterako. Emilio Ruiz, el último truco dokumentalaren gidoilaria da. Liluragarri iruditzen zaion pertsonaia bat: Lucio Iturbia. Honako hau gomendatzen du: Lo que más me gusta son los monstruos, Emil Ferris.

Azaroak 7, 19:00 (euskara, gaztelania)
Euskal komikigintza; kultura, sorkuntza, manga eta zientzia / Cómic en euskera: cultura, creatividad, manga y ciencia
Komikia gazteengana iristeko bidea da, eta bide horretan edozein gai landu daiteke. Tartean baita zientzia gaiak ere. Eta gai hauek, ez dira soilik hezkuntzari begira eta ikasketetarako bideratutakoak izaten. Horren erakusgarri dira bai Zientzialariak bildumako komiki biografikoak edota ‘X-Venture: gorputza krisian’ abenturazko manga komikia (lehen manga euskaraz) ere.

.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.