“Luis Gasca, komikia eta zinema” erakusketa

E-posta Inprimatu

“Luis Gasca, komikia eta zinema” erakusketa

Irailaren 8tik aurrera, Luis Gasca, komikia eta zinema. Luis Gasca, cómic y cine erakusketa ikus daiteke Okendo K.E.n., Asier Mensurok eta Álvaro Ponsek komisariatutakoa eta Koldo Mitxelena Kulturuneak Donostia Kulturarekin lankidetzan antolatu eta ekoitzitakoa, Donostiako Zinemaldiaren parte-hartzearekin.

Luis Gascaren irudia omentzen duen erakusketak, eta obra grafiko eta komikiari eskainitako zati batez eta zinemari eskainitako beste batez osatua dago. Ikusgai dauden pieza eta argazkien artean, badaude Gascaren alabetako baten bilduma pribatuko batzuk, komisarioetako baten bilduma partikularreko beste batzuk eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiko ondare-bildumetako batzuk ere.

Erakusketak, azaroaren 8ra arte zabalik dagoena, komikiaren iragana eta oraina ezagutzeko aukera ematen du, bere adierazpen anitzen bidez eta beste sorkuntza modu batzuekin duen harremanaren bidez, hala nola zinearekin eta literaturarekin. Bi hilabete hauetan zehar, gainera, komiki eta sorkuntza grafikoaren munduko hainbat aditurekin hiru topaketa egingo dira Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian, 19:00etan.

- Irailaren 28an Laura Pérez + Dario Adanti

- Urriak 5, Fermin Solis + Paul Urkijo

- Urriak 17 Óscar Aibar + Chema García

- Urriak 27, Stephan Levallois + María Herreros

- Azaroak 7 Euskal komikigintza; kultura, sorkuntza, manga eta zientzia

Erakusketari eta agenda hedatuari buruzko informazio guztia, bai eta argazki-lanen eranskin bat ere, zeina online soilik eskuratu ahal izango baita, esteka honetan eskuratu ahal izango da: https://www.gipuzkoa.eus/kmk/luis-gasca /

Erakusketaren ardatzak uztartuz, fonotekako sarreran bildutako komiki eta eleberri grafikoetan oinarritutako filmen sorta bat prestatu dugu Liburutegian, esteka honetan ere eskuragarri dagoena: Luis_Gasca

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.