Irakurketa Errazeko talde berriak euskaraz: ostegunak goizez

E-posta Inprimatu

2022ko udazkenean zehar, Irakurketa Errazeko euskarazko jarduera bat abian jarriko da Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegian. Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago jarduera hau. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz. 

Urriaren 13tik abenduaren 1ra, ostegunetan, goizeko 10:00etatik 11:00etara, bilduko da taldea 8 saiotan Irakurketa Errazeko María Peralta Vidaurreta idazlearen Debekatutako koloreak liburua elkarrekin irakurtzeko.

Taldean parte hartu nahi baduzu, eman izena urriaren 13a baino lehen hemen.

Edozein zalantza edo galdera izanez gero idatzi lasai  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  helbide elektronikora edo deitu 943 11 27 60 telefono zenbakira.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.