Liburutegien Eguna 2022. Joera berriak liburutegietan

E-posta Inprimatu

 

Aurten ere, eta dagoeneko hamar badira, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Medialab Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak elkarrekin ospatuko dugu Liburutegien Eguna urriaren 24an.

 

Edizio berri honetan, elkarrekin ibilitako urteetako lankidetza eta ikaskuntza ospatzeaz gain, hainbat hitzaldi, gogoeta eta elkarrizketa eskainiko ditugu “Joera berriak liburutegietan” gaiaren inguruan. Jarduera Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan izango da eta bertan parte-hartzeko izena eman behar da.

Hau da prestatu dugun programa. Gozatzea espero dugu!

 

Urriak 24, astelehena. Egitaraua

Goizeko saioa

Victoria Eugenia Antzokia. Club Aretoa

Aurretiko izen-ematea

Kontaktua: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

9:15 – 9:30 Harrera
9:30 – 9:45 Ongi etorria
  JAIME OTAMENDI
9:45 – 10:15 Descubre, aprende, crea, comparte: la ciencia ciudadana en la Red de Bibliotecas Municipales de la Diputación de Barcelona
  MARTA CANO, Bartzelonako Diputazioko Liburutegi Zerbitzuetako gerentea
10:15 – 10:45 De la biblioteca al tercer lugar: ¿qué es lo que cambia?
  AURÉLIE BERTRAND, Savoie-biblio Frantziako bi departamentuko liburutegiaren arduraduna eta hezitzailea
10:45 – 11:15 Espacios de biblioteca: presente y futuro
  JOSÉ PABLO GALLO, Alacanteko Unibertsitateko Liburutegiko zuzendaria
11:15 – 11:45 Kafe atsedena
11:45 – 12:40 MAHAI INGURUA
  Parte-hartzaileak: Aurélie Bertrand, Marta Cano, José Pablo Gallo, Amaia Cuende, Arantza Mariskal, Arantza Urkia
12:45 – 13:00 KLOWNKLUSIOAK
  Beatriz Egizabal
13:00 – 13:45 AGURRA ETA TOPA

 

Jardunaldi profesional honetaz gain, beste bi jardueratan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hilaren 23an, igandea, Emilio Estevezen The Public filmaz gozatzeko aukera izango dugu. Cincinnatiko liburutegi publiko bat hotz-bolada batetik ihesi dabiltzan dozenaka eskalerentzat bat-bateko aterpe nola bihurtzen den kontatzen digu filmak. Proiekzioa Tabakaleran izango da arratsaldeko 19:00etan. Informazio gehiago eta sarrerak hemeneskuratu ahal izango dituzue.

Hilaren 25ean, asteartea, Angel Esteban idazlearen txanda izango da. Amaia Garciak dinamizatutako literatur solasaldian Zaragozako egileak El escritor en su paraíso liburuaz hitz egingo digu. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Liburutegi Nagusiko Jarduera Aretoan, San Jeronimo kalean. Informazio gehiago eta izen-emateak hemen.

 

Urriaren 24an badago zer ospatu. Bildu gaitezen elkarrekin topa egiteko!

Laster arte!

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.