Urriko musika nobedadeak

E-posta Inprimatu

Hona hemen irailean iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. “Bizirik ez bagaude“ Mugan taldearen lehen albumaren izena da. Zortzi abestiz osatuta, talde donostiarrak poparen eta rockaren nahasketa klasikotik haratago doan estiloa lortu du. Verde Pratoren lehen albumaren izenburua “Kondaira eder hura” da, eta zazpi abestiz osatuta dago. Verde Prato Ana Arsuagaren proiektua da. Ahotsa da elementu nagusia, eta herri kantuak, liturgikoak, folklorea eta euskal kostunbrismoa, elektronika eta minimalismoa batzen ditu. Mendaroko Maraca Diablo boskoteak hirugarren diskoa aurkeztu du, taldearen izenburu berberarekin. Soinu eta melodia berriekin, etxe ondoan bildutako istorioekin, batzuk zaharrak, beste batzuk egungoak. Rock ukitu bat, pop ukituak, zenbait soinu flamenko, baita folka ere. Dena taldeak bere bigarren albuma argitaratu du orain: “Zure mugadun hutsune”. Oraingoan, bere errealitateari abesten diote. Eguneroko borroka txikiei. Erabaki eta zalantzei. Harremanei. Galdera eta galerei. Hutsuneei. Eta baita asetzen dien guztiari ere. Beietz! taldeak, “Erraietatik” eta “Askatu Aingura” albumetan, rocka, punka edo reggae erritmoak dituzten doinu folk zelten fusioa eskaintzen du. Estilo hori, hain zuzen ere, “zeltik-parranda” izenarekin bataiatu dute. Folk-rock indartsua, bihurria, errebindikatzailea eta parrandazalea. Nafarroako Ardi Beltza taldearen “Cinco balas” bigarren albuma, botere eta teknikaren erakusgarri sendo bat da. Hamaika abestitan, hainbat estilotan barrena ibiltzen da, hala nola Groove, thrash eta post ukituak ditu ere, eta soilik rap metalak duen argitasun azido hori.

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.