'X Venture: gorputza krisian' komikia

E-posta Inprimatu
 
Manga. Hitza, unibertsoa, ingurua… manga mundu bat da. Hori esan izan dugu sarri hemen ere. eta zer esanik ez jende gaztearen artean. Liburutegian bertan ere, asko mugitzen dira, asko mailegatzen dira manga komikiak, eta ikusi besterik ez dago azken urteetan nola hazi den gure manga bilduma erabiltzaileen eskariari jarraituz. 
 
Eta manga munduaren zabalkundea iritsi den bezala, ezin dugu aipatu eta azpimarratu gabe utzi lehen aldiz euskarara itzuli berria den manga hau: ‘X-Venture: gorputza krisian’. Aldi berean argitaratu ditu Ooso argitaletxeak gaztelera, katalana eta euskarazko edizioak.
 
Berritzailea bi zentzutan da manga hau. Guretzat, nagusiki, euskaraz argitaratu den lehen manga delako alde batetik. Eta bestalde, jorratzen duen gaia ere berritzailea da. Zientzia lehen lerrora ekarri du manga honek. Eta lehen aldia da estatu mailan horrelako manga bat argitaratzen dela, kasu honetan zientzia ez baita azpi-gai bat, baizik eta istorioaren muina bera.
 
‘Gorputza krisian’ seriea 3 aletan argitaratuko da. Lehenengo alea dugu jada esku artean: ‘Erreskate handia’ izenekoa. Manga hau giza gorputzaren barruan gertatzen den abentura zirraragarria da. Gorputzak krisi egoera bat jasan orduko zein mekanismo eta nola jartzen diren martxan ezagutzeko balio du istorioak.
 
Egileak Kino, Leo eta Lin Diwen dira, talde gisa Hot-Blooded Souls bezala sinatzen dute elkarlanean. Taldea da gidoia zein marrazkia eta kolorearen arduradun zuzena. Manga honek beste berezitasun bat ere badauka azpimarragarria: barruko orrialdeak koloreztatuta daude, ez da ohiko txuri-beltz formatuan egina. Gainontzean manga ale baten tamaina eta itxura dauka, nahiz eta irakurtzeko modua okzidentala izan, ezkerretik eskuinera alegia.
 
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.