Mosaico italiano 3. Zinemaren eta literaturaren artean

E-posta Inprimatu

Mosaico italiano 3. Zinemaren eta literaturaren artean

Mosaiko italiarra 3-k aurreko edizioen hariari heltzen dio berriro, zazpi filmeko ziklo batekin. Horietako bat Italian oso ezaguna eta maitatua den literatura lan bati lotuta:Andrea Collodiren «Le avventure di Pinocchio». Pasoliniri omenaldia eginez irekiko da zikloa; izan ere, berriro azpimarratu nahi izan dugu haren obra, joan den ekainean zinemarekin, testuekin eta poesiarekin egin genion lehen omenaldiaren ondoren. Urrian, Pasoliniren beraren dokumental bat ikusi ahal izango dugu, 60ko hamarkadan grabatua. Pasoliniren ondoren, ezin genuen urtea itxi Italiako zinemaren alde hainbeste egin zuen emakumezko aktore hil berri batengana begirada altxatu gabe: hau da, Monica Vitti, hamarkada luzetan haren aurpegi enblematikoenetako bat izan dena. Gainerako lan zinematografikoak garaikideagoak dira, eta hari narratibo eta bisual jakin bati jarraitzen diote; haietan, naturan erro sakonak dituen ikuspegi poetikoa errealitatearekin eta gizarte arazoekin hartu-emanean eta kontrajarrian ageri zaigu.

Saioak Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian egingo dira, Urdaneta kaleko 9. zenbakian, eraikinean egin beharreko hurrengo obrak hasi arte; bere garaian egoitza aldatuko dela iragarriko da. Ekitaldiak 18:30ean hasiko dira, eta hizkuntzak gaztelania eta italiera izango dira aurkezpen eta eztabaidetarako, eta italiera gaztelaniazko azpitituluekin filmetarako.

2022-10-19, asteazkena, 18:30
Comizi d 'amore
Maitasunari buruzko inkesta
Pier Paolo Pasolini, 1964, 1:32’
1965ean dokumental bat egin zuen Pasolinik, «Maitasunari buruzko inkesta» (Comizi d 'amore), italiarrek sexualitatearekin duten harremanari buruzkoa. Mikrofonoa eskuan, Italia osoan zeharko bidaia bat hasi zuen Pasolinik, jakiteko zer pentsatzen duten italiarrek prostituzioari, dibortzioari eta beste hainbat gairi buruz. 1968ko sexu iraultza baino urte batzuk lehenago, dokumental oso probokatzaile eta abangoardista bat egin zuen Pasolinik, italiarrek sexualitateari buruz dituzten iritzien mosaiko ikaragarri bat erakusten zuena.
Partaideak: Marina de Franceschi, Guglielmo Militello.

2022-11-23, asteazkena, 18:30
La ragazza con la pistola
(Neska pistoladuna)
Mario Monicelli, 1968, 102’
Italiar komedia dibertigarri honetan, Assunta (Monica Vitti), jenio biziko emakume siziliar bat, Londresera joango da bere maitaleari segika, hark bera bahitu, desondratu eta abandonatu ondoren, mendekua hartzeko eta bere ohorea eta bere familia osoarena berreskuratzeko. Askotariko egoerak igarotzean, bere emantzipazioa aurkituko du Assuntak. Lan honek ingelesezkoa ez den film onenaren izendapena jaso zuen 1968ko Oskarretan. Monica Vittik emakumezko aktore onenaren David di Donatello saria irabazi zuen, baita DonostiakoZinemaldiko emakumezko aktore onenarena ere, urte berean.
Partaideak:Sara Agnetti, Karmele Bujan.

2023-01-25, asteazkena, 18:30
Bella e perduta
(Ederra eta galdua)
Pietro Marcello, 2015, 87’
Italiako hegoaldean girotua eta Tirreniar itsasoak bustia, dokumentalaren eta fikzioaren artean dabil istorio hau. Bi gizonek partekatzen dute Ederra eta galdua filmaren protagonismoa. Horietako batek, Tomassok, jada baztertutako Carditello errege jauregia zaintzen du. Besteak, Pulcinellak, Italiako commedia dell'arte antzerkiko pertsonaia alproja ospetsuaren ideala ordezkatzen du. Zentzugabea, liluragarria, kontraesankorra eta ausarta, aldi berean Italiari buruzko alegoria politikoa, entsegu intimo eta soziala, eta poema filmikoa da ipuin narratibo eta bisual hau. Pelikulak Bergman Award saria irabazi zuen Göteborgen.
Partaideak: Marina de Franceschi, Francesco Roncaglia.

2023-02-22, asteazkena, 18:30
A Ciambra
Jonas Carpignano, 2017, 118’,
A Ciambra Italiako hegoaldeko erromani komunitate bat da. Pio ingurune zail batean hazitako mutil bizkorraren bidez, zuzendariak gizarte degradazioko testuinguru batetik ateratzeko zailtasuna erakusten du.  Filmak zuzendari onenaren eta muntaia onenaren sariak irabazi zituen 2018ko David di Donatello sarietan.

2023-03-22, asteazkena, 18:30
Le Quattro Volte
Michelangelo Frammartino, 2010, 1:28’
«Le quattro volte» Calabriako herri menditsu batean filmatu zen. Lau protagonisten eskutik (artzain zahar bat, antxume bat, zuhaitz bat eta ikatz zati bat), desagertzear dagoen landa herri bat eta galzorian dauden bizimodu tradizional batzuk irudikatzen ditu filmak. Guztiz poetikoa eta oinarri-oinarrizkoa, naturaren erritmoei eta egunerokoaren keinuei lotua, film honek zuzendari onenaren eta soinu onenaren David di Donatello saria irabazi zuen.

2023-04-26, asteazkena, 18:30
L’ora di religione, il sorriso di mia madre
(Erlijio ordua, nire amaren irribarrea)
Marco Bellocchio, 2002, 1:45'
Gure sinesmen katolikoek gure jokabidean zuzenean eta zeharka nola eragiten duten aztertzen saiatzen da lan hau. Antiklerikala, nahiz eta teologikoki begirunetsua, Marco Bellocchioren filmak premisa sinesgaitz baina teorikoki justifikatu bat du abiapuntuan: pintore ateo (Sergio Castellitto ahaztezina) baten ama kanonizatzera doaz, Vatikanoak baimendutako familia jarduera batean. Hortik aurrera, tonu komiko delirante eta batzuetan oniriko batean garatzen da filma, Bellocchioren onena. Sari ugari irabazi ditu, baita zuzendari onenaren Europako Zinemaren Saria ere.

2023-05-24, asteazkena, 18:30
Pinocchio
(Pinotxo)
Matteo Garrone, 2019, 2:05’
Liburua: Le avventure di Pinocchio, Carlo Collodi, 1883
Pinocchio Collodik 1883an idatzitako liburu ospetsuan oinarritzen da. Hemen, Roberto Benignik interpretatu zuen Geppetto arotz bakartia, berak bizira ekarriko duen panpinaren aita. Adin guztietarako haurrentzako ipuin honetan, gure protagonistak bizitzen ikasi beharko du, bidaia gisa egituratutako istorio batean zehar. Filma 2020ko David di Donatello sarietako hamabost kategoriatan aurre-hautatu zuten.

 

 

 


 

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.