'No sleep till Shengal' komikia

E-posta Inprimatu
No sleep till Shengal
Zerocalcare ; itzultzailea, Koldo Izagirre
Farmazia Beltza, 2022
 
PRENTSAURREKOA: azaroak 21, 11:00etan KMKko Aretoan
 
Farmazia Beltza argitaletxeak ohikoa duen legez, Zerocalcare komikigile italiarraren lan berria itzuli du euskarara. Lan honen aurkezpen ekitaldia egingo dute editoreek astelehenean. Honela eman du Farmazia Beltzak komikiaren sinopsia bere sareetan:
 
'Premiazko kontakizuna da hau. Kontatu beharrezkoa, sarraski gehiago izango ez badira. Eta, era berean, kontatu beharrezkoa, ahanzturak jango ez bagaitu.
 
Baina, gainera, kontatu beharrezkoa da konfederakuntza demokratikoaren historia, ezerezaren erdian antolaketa sozial berri batek aurrera egiten ari denaren historia, hain zuzen ere.
 
Zerocalcare itzuli da Kurdistanera, Irakaldera oraingo honetan. Ezidiarrei buruzko kronika egiten du komiki honetan, isis-en atzaparretik ihes egin ostean milaka lagun horiek nola antolatu diren azaltzeko. Ihes egitea lortu zutenena, jakina.
 
Zerok hitza ematen die. Kontakizun gogorra eta epikoa, infernutik aterata, baina umorea eta hausnarketa izango ditugu lagun (armadiloak, ordea, kameo txiki bat baino ez du egingo, protagonista ez baita Zero, Kurdistango herriak baizik).
 
Komikia urrian agertu da Italian, euskarazkoa da haren lehen itzulpena eta gainera, ohi den bezala, gehigarri berezia du gure edizioak: Italian ere argitaratu ez den istorioa. Idatzi eta aipatu ezin direnei buruz. Galdetzen baduzue: "baina hori halan da?"; gure erantzuna: "Ok. Halan da".'
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.