Zinemagileen arteko elkarrizketak

E-posta Inprimatu

Zinemagileen arteko elkarrizketak

Koldo Mitxelena Kulturuneak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kultur zentroak, Elías Querejeta Zine Eskolarekin (EQZE) eta Z365 eremuarekin (Donostia Zinemaldiaren urte osoko jaialdia) batera antolatuta, hiriko zinemazaleei eta zinema ikasleei zuzendutako «Zinemagileen arteko elkarrizketak» ikastaroaren bigarren edizioa abiaraziko du.

Ikastaroaren helburua da proiektu zinematografiko baten garapena osatzen duten lanbide tradizionalak ezagutaraztea, ikuspegi teknikoenak zinemagilearen ikuspegiekin modu organikoan uztartuz. Hori dela eta, ikastaroak bederatzi saio izango ditu bigarren edizioan, azarotik maiatzera, eta bi zinemagileren eta diziplina desberdinetako kolaboratzaileen arteko elkarrizketa forma hartuko du: gidoia, aktoreen zuzendaritza, muntaia, artea eta ekoizpena.  

Hitzaldiak KM Kulturuneko Areto Nagusian egingo dira, arratsaldeko 19:00etan.

2022ko azaroaren 3a, osteguna (euskara)

•         Esti Urresola, Irati Gorostidi, Maider Fernández Iriarte

Estibaliz Urresola, Irati Gorostidi eta Maider Fernandez Iriarte zinemagileek zinema egiteko dauden modu anitz eta ibilbide desberdinei buruz hitz egingo dute. Dagoeneko 21 film eta 3 proiektu martxan dituztela, hiru zuzendariek amankomunean dituzte prozesuak, lanbidea eta zinema bizitzako tresna gisa.

Estibaliz Urresolak 20.000 especies de abejas bere lehen film luzearen filmazioa amaitu berri du, Cuerdas (2022) laburmetraia Cannesko Kritikaren Astean eta Zabaltegi-Tabakaleran aurkeztu ondoren. Aurretik, Adri (2013), Los cascos gramaticales (2018) eta Polvo somos (2020) film laburrak idatzi, zuzendu eta ekoiztu ditu. Azkenak Malagako Zinemaldian emakumezko aktore onenaren Publikoaren Saria eta Zilarrezko Biznaga jaso zituen. Voces de papel (2016) dokumentalaren zuzendaria ere bada.

Irati Gorostidi, aurten Ikusmira Berriak programan egoiliar izandakoa, bere opera prima den Anekumen proiektua garatzen ari da egun. 2021. urtean X Films saria jaso zuen Punto de Vista Zinemaldian San Simón 62 proiektuagatik, eta bere azken film laburra, Contadores (2022), Kimuak-en hautatu dute. Bere lehen filmak, Pasaia bitartean (2016) eta Euritan (2017), nazioarteko zinema-jaialdietan eta museoetan proiektatu dira.

Maider Fernandez Iriartek Donostiako Zinemaldian estreinatu zuen Las letras de Jordi (2019), bere lehen film luzea, Ikusmira Berriak programatik igaro ondoren. Eta bigarren film luzea prestatzen ari da egun. Aurretik, film labur eta bideo-instalazioak egin ditu, batzuk Las chicas de Pasaik taldeko kide gisa.  Lan horien artean Gure hormek (2016) nabarmendu daiteke, Goya sarietarako aurrez hautatutako film laburra, Zinebin Euskal Zinemaren Sari Nagusia irabazi, Malagako Zinemaldian Dokumental Labur Onenaren Zilarrezko Biznaga jaso, eta Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailean estreinatu zena. Bere azken lana, Fe (2022), Malagako Jaialdian estreinatu da eta epaimahaiaren aipamen berezia jaso du.

2022ko azaroaren 22, asteartea (gaztelania)

•         Albert Serra, Ari Ribas, Artur Tort

Bigarren saio honetan Albert Serra zinema zuzendari katalanak eta berarekin lan egiten duten sektoreko bi profesionalek parte hartzen dute: Ariadna Ribas editoreak eta Artur Tort kamerari, argazki zuzendari eta muntatzaileak. Hiru ibilbideen gurutzaketak bide bakar batean bateratzen dira, eta horren emaitza izango da filmatzeko eta muntatzeko estilo eta sistema oso berezi baten bilakaera. Els tres porquets-en (2012) lehen lankidetzatik Pacifiction-era (2022) hamarkada bat igaro da, eta urte-tarte horretan muntaketa gela batean idazteari eta filmatzeari loturiko elkarlanek egindako ekarpenei buruz hitz egingo dugu.

Albert Serra, zinema garaikidearen erreferenteetako bat da eta hainbat zinemaldietan saritua izan da. Canneseko zinemaldian, Un Certain Regard saileko Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen Liberté (2021) filmarengatik; Marseillan, Film Onenaren Saria Roi Soleil (2018) filmarengatik; eta Locarnon, film onenaren Urrezko Leopardoa merezi izan zuen Història de la meva mort (2013) filmarengatik, beste askoren artean. Bere azken film luzearekin, Pacifiction (2022), Polinesia Frantsesean filmatua, Cannesko Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen.

Ariadna Ribas muntaketan espezializatu zen ESCAC-en eta 2008an, Ana Pfaffekin batera (Zinemagileen arteko elkarrizketen lehen edizioan gurekin izan genuena), Dostopos kolektiboa sortu zuen. Bertan, beren pieza propien errealizazio lanetan aritu dira, musika eta irudiaren arteko harremana aztertzen duten bideoklipa edo bideo-proiekzioa bezalako formatuak jorratuz. 2012tik Albert Serraren hainbat proiektuetan edizio lanak egin ditu, besteak beste, Pacifiction (2022), Liberté (2019) eta La mort de Louis XIV (2016) film luzetan eta Personalien (2019) edo Singularity (2015) bideo-instalazioetan. Beste zinemagile batzuekin ere lan egin du, besteak beste, Miguel Angel Blanca, Neus Ballús eta Mikel Gurrearekin.

Artur Tort bideo-artista eta musikaria da (El Petit de Cal Eril-en teklatua jotzen du), eta kameraria, argazki-zuzendaria eta muntatzailea izan da Albert Serraren hainbat filmetan, hala nola, La Historia de la meva mort (2013), La mort de Louis XIV (2016), Liberté (2019) eta Pacifiction-en (2022).

2022ko abenduaren 13a, astelehena (gaztelania)

•         Mikel Gurrea, Laura Rubirola

2023ko urtarrilaren 11, osteguna (gaztelania)

•         Fernando Franco, Telmo Irureta, Valeria Sorolla

2023ko otsailaren 16a, osteguna (gaztelania)

•         Pilar Palomero, Sofía Escudé

2023ko martxoaren 9a, osteguna (gaztelania)

•         Alauda Ruiz, Carlota Pereda

2023ko apirilaren 13a, osteguna (gaztelania)

•         Alberto Rodríguez, Rafa Cobos

2023ko maiatzaren 4a, osteguna (gaztelania)

•         Belén Funes, Marçal Cebrián

2023ko maiatzaren 26a, ostirala

•        Aitor Arregi, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga

 

 


 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.