Usue Egiaren 'Ura leporaino' komikia

E-posta Inprimatu
 
Ura leporaino
Usue Egia 
Denon Artean, 2022
 
2020ko martxoan gauza asko aldatu zirela badakigu. Bat-batean etxean sartuta geunden denok eta era askotariko egoerak gertatu ziren. Sorkuntzarako aukera ere izan zen, Usue Egiari pasa zitzaion bezala. Barrenak husteko aukera aurkitu zuen marrazkiaren bitartez eta hilabete berezi horietan eta ondorengoetan sentitutakoa jasotzen du komiki honek. 
 
Itxialdiko kontakizun autobiografikoa da, baina oso erreza da istorioarekin identifikatzea, etxean martxan jarri genituen planen bidez, edota garai hartan genituen kezkak eta zalantzak direla eta. Horiek gogora ekartzeko aukera ematen digu Egiak, marrazki sinpleez betetako egunkari honetan.  
Usue Egia Fernandez de Retana (1992, Durango), Ikus-entzunezko komunikazioak eta ondoren Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. 
 
Txikitatik marraztu duen arren, azkenaldian bere lana ezagutzeko aukera gehiago izan dugu. 2021ean Durango Sor(tzaileen)Leku beka irabazi zuen ‘Ustekabean, krak’ proiektuarekin eta honek ‘Ura Leporaino’ argitaratzeko aukera eskaini zion. 
 
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.