Komikitik sortzailera: Lewis Trondheim

E-posta Inprimatu
 
Komikiak edo Bande-desinée-ak Frantzian bere leku propioa duela ezin da ukatu. Herrialde honetan komiki asko sortu eta kontsumitu da eta ez da harritzekoa komikilari garrantzitsuak izatea gaur egun. Horietako egileetako bat Lewis Trondheim dugu.
 
Laurent Chabosy izenaz jaio zen 1964. urtean Fontainebleau-n. Bere burua, Lewis Trondheim izengoitiaz, ‘Les formidables aventures de Lapinot’ komikiarekin ezagutzera eman zuen. Pertsonaia 1980.ko hamarkadan sortu zuen, komikigintzan trebatzen joateko. 1990. urtean L’Association argitaletxea sortu zuen beste komikilari batzuekin batera. 
 
Trondheim ezin da funtzio edo genero batean kokatu, era askotariko lanak egin dituelako. Gidoilari zein marrazkilari gisa aritzen da eta abenturazko komikiak, umorezkoak, superheroienak, fantasiazkoak, western-ak… denetarik egin izan du.  
 
Las amapolas de Irak’ komiki autobiografikoa emazte duen Brigitte Findaklyrekin batera sortu zuen, emaztearen bizipenak oinarri hartuta. ‘Donjon’ seriean, gazteleraz ‘Mazmorra’, umorea eta abenturak uztartzen ditu Joann Sfarrekin batera. ‘Texas Cowboys’-en western generoa ere lantzen du. Oso lan desberdinak diren arren, ‘Density’-n eta ‘Infinity 8’ seriean zientzia fikzioan barneratzen da. Lehenengoan botereak dituen neska baten istorioa kontatzen digu eta bigarrena espaziontzi batean garatzen da. ‘Cómo hacer un cómic’ liburuan ordea, narratiba alde batera utzi eta Trondheimek eta Sergio Garcíak, komiki bat sortzeko gakoak azaltzen dizkigute.
 
Sari desberdinetarako izendatua izan da sarritan: Harvey, Eisner, Ignatz, Angouleme… eta esaterako, Angoulemekoa eskuratu uzen 2006 urtean. Delcourt etxeko argitalpenen zuzendaria ere izan da.
 
Ikusi dugun moduan egile anitza dugu Trondheim eta gure Komikitekan, aipatutako lanak eta beste batzuk deskubritzeko aukera paregabea ere badaukagu. 
 
 
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.