KOLDO MITXELENA Kulturuneko erakustaretoak Amable Ariasen (León, 1927 – Donostia, 1984) ibilbide sortzailearen alde ezezagunenen berrikuspen bat bilduko du otsailaren 28tik ekainaren 8ra ikusgai egongo den erakusketan.
Atzera begirako bat baino gehiago, Amable intimoenera begirada da; jarduera piktorikoaz gain beste alor asko ukitu zituen artistarengana hurbiltzeko ibilbidea.
Poesia sonoroa, tinta japoniarrak, poema bisualak, marrazkiak… Erakusketa honek Amablek ibilitako bide ezezagunenetatik barrena eramango gaitu artista poliedrikoa hau eta bere espazio poetikoak ezagutzeko.
Gainera, erakusketan artistaren liburutegiaren zati bat ikusi ahal izango da. 2.000 marrazki, apunte eta poema baino gehiago egin zituen Amablek liburu eta aldizkarietan. Elementu hauek artistaren obra eta bere kezka estetiko, literario, intelektual eta poetikoak ezagutzeko aukera eskaintzen digute.
Azken finean, egunerokotasun handia duen artista libre bat berriz deskubritzeko aukera eskaintzen digu erakusketak; giza kondizioa ikertu eta kaosari eta zoriari forma eman zion artista.