Ondarea orain. Arkeologia eta Arkitekturako Kultur Ondareari buruzko azken berriak

E-posta Inprimatu

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuak antolatutako hitzaldi eta dokumentalen zikloa, KM Kulturuneko Areto Nagusian garatuko dena, maiatzaren  2, 7, 8, 15 eta 22an.

Zeintzuk dira kultur ondareari dagokionez nazioarteko oihartzuna izan duten azken urteko aurkikuntzak? Ondarea Orain programaren hurrengo edizioan aurkeztuko ditugu garrantzitsuenak; jakintzaren abenturak aurrera darrai. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuak Gipuzkoan eta beste toki batzuetan egin diren kultur ondarearen  azken aurkikuntzen berri emango du. Aukera izango dugu, besteak beste, Erdi Aroko musika instrumentuak ezagutzeko eta horien soinua entzuteko; kultur paisaiaren arloko ikerketen inguruko ezagutza eguneratzeko; Erresuma Batura bidaiatzeko han dagoen Brontze Garaiko aztarnategi bakarrean egin duten indusketa bat bisitatzeko; Itsason duela gutxi zaharberritu den erretaula ikustera joateko, eta baserrien mundu zoragarrira bueltatzeko eta iaz iragarritakoa soberan bete dela egiaztatzeko.

Maiatzak 2, 19:00 (gaztelania)
Hitzaldia: La iconografía musical: herramienta para conocer el patrimonio
Ikonografia musikala diziplina nahiko berria da eta, instrumentuen irudi zaharren bidez, musika eta antzinako ohiturak ikertzen ditu.  Hitzaldian aurkeztuko dira gure inguruan ongien ezagutzen diren Erdi Aroko instrumentuak eta, horien bidez, garai haietako soinu eta melodiak erreproduzituko dira.
Hizlaria: Enrique Galdeano, Nafarroako Unibertsitatean doktore honako lanarekin: Ikonografia musikala nafar gotikoan.

Maiatzak 7, 19:00 (frantsesa, euskaraz eta gaztelaniaz azpitituluekin)
Dokumentala: Pompeya britainarra
Sarah Jobling, ARTE France&360 Productions, 2016. 69´.
Dokumentalaren izena Must Farm bezala ezagutzen den aztarnategitik dator, egurrezko txabolaz osatutako herrixka batetik, izugarri ondo mantendu baita denboran zehar, kokatuta dagoen padurako eremuen giro umelari eta airerik ezari esker. Bertan egindako indusketa apartekoa izan da, eduzko zehaztasunarekin eta abangoardiako metodologiarekin egin baita, eta dokumentalak haren alderdi garrantzitsuenak jasotzen ditu.
Gainera, gure artean izango da historiaurrean aditu ospetsua den Germán Delibes. Berak egingo du dokumentalaren aurkezpena, eta publikoak izan ditzakeen zalantzak eta jakin-nahiak argituko ditu.
Aurkezlea: Germán Delibes, (gaztelaniaz).

 

Maiatzak 8 de mayo, 19:00  (gaztelania)
Hitzaldia: ¿A qué nos referimos cuando hablamos de paisaje cultural?
Kultur paisaiez ari garenean herriek euren artean eta inguruarekin eduki duten harreman luze eta estuen adierazpenaz ari gara. UNESCOK, 1992. urtean egin zuen mundu konbentzioan, ondare ondasun gisa aitortu zituen eta babestu beharrekotzat jo zituen. Gaur egun munduko eskualde desberdinetako 102 paisaia adierazgarri daude Mundu Ondarearen Zerrendan. Gai horren inguruko hainbat xehetasun emango dira hitzaldian.
Hizlaria: Carmen Caro Jauregialzo, Kultur Paisaiaren Plan Nazionaleko koordinatzailea.

Maiatzak 15, 19:00 (gaztelania)
Hitzaldia: El retablo de la iglesia de San Bartolomé de Itsaso
Itsasoko parrokiako erretaula nagusia, 1545. urtean egindakoa, duela gutxi zaharberritu da Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen diru laguntza programaren barruan. Errenazimenturako trantsizioko oso obra garrantzitsua da hori, eta bere egilea, Juan de Lizarazu, artista nabarmena izan zen garai hartan. Pedro Echeverría ikerketa historikoaren arduradunak eta Dolores Sanz zaharberritze lanen zuzendariak obra horren testuinguruan jarriko gaituzte, eta egiaztatu ahal izango dugu egile horrek zer nolako garrantzia izan zuen penintsula mailan.
Partaideak: Pedro Echeverría Goñi, Artearen Historian doktorea. Maria Dolores Sanz Gómez de Segura, Arte Ederretan lizentziatua.  PETRA SCOOP.

Maiatzak 22, 19:00 (euskara, gaztelania)
Hitzaldia: Baserrien jatorri historikoetan gero eta atzerago
2017ko edizioan ezagutzera eman ziren baserrien ikerketetan egindako datazio dendrokronologikoei esker lortu ziren ekarpen berri izugarriak. Duela urtebete eman zen jakitera baserri batzuetan XV. mendearen erdialdeko kronologiak lortu zirela eta litekeena zela, ikerketak aurrera zihoazen heinean, data horiek atzeratzen joatea. Aurreikuspen hori errealitate bihurtu da eta, oraingoan, aurkikuntza berriak zuzenean ezagutzeko aukera izango dugu.
Partaideak: Josué Susperregi, Dendrokronologia Laborategiko zuzendaria, Arkeolan fundazioa. Ibon Telleria, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakaslea.

 


 

 

 

 

 

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.