Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak

E-posta Inprimatu

Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak urteko zikloa

Gure historiari buruz zenbait pasarte gizarteratzeko hitzaldi zikloa antolatu dugu Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak. Bederatzi hitzaldi izango dira guztira Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak izenburupean jasoko direnak. Urtero bezala hilean behin ospatuko dira, urtarriletik azarora, uztailean eta abuztuan izan ezik.

Urtarrilak 23, 19:30 (gaztelania)
Joseba Ríos Garaizar
Organización económica y social de las sociedades neandertales
Neandertalek, tradizionalki gurea baino giza espezie primitiboagotzat hartu izan badira ere, espero baino antolaketa sozial eta ekonomiko konplexuagoa izan zuten. Neandertalgo gizakiak Kantauri eskualdeko ekialdean utzi zituen arrasto arkeologikoei erreparatu dieten azken ikerketen arabera, lurraldea modu konplexuan antolatuta zegoen garai hartan, baliabideak modu planifikatuan kudeatzen zituzten, eta, azken batean, talde haiek antolatzeko zuten modua Paleolitiko garaian gure espezieak zuenaren tankerakoa izango zen.

Otsailak 20, 19:30 (gaztelania)
Manu Ceberio Rodríguez
San Adrián (Zegama), un túnel a través del tiempo
Azken glaziazioaren bukaera aldean hasi eta XX. mendearen hasiera bitartean, Brontze Arotik, erromatarren garaitik edo Erdi Arotik igarota, San Adriango "tunel" gisa ezagutzen dugun haitzulo honek okupazio bizia izan du beti.  2008tik egin diren ikerketa arkeologikoetatik datu ugari eskuratu ditugu, eremu horretan bizi izan ziren giza taldeen bizimoduak berreraikitzeko eta herrialdearen bilakaera historikoaren hainbat xehetasun ezagutzeko aukera ematen digutenak.  

Martxoak 20, 19:30 (euskara)
Janire Castrillo Casado
Euskal emakumeak Behe Erdi Aroan. Bizi zikloak, ahalmenak, gizarte “rol”-ak, eta lana
XIV. eta XV. mendeetako euskal emakumeei buruz iturri historikoek ematen duten ikuspegia azalduko da. Batetik, zein etapetatik pasatzen ziren jaiotzatik hil arte beren familiaren baitan: dontzeila izatea, ezkontza, senar-emazte harremanak, alarguntza egoera… Bestetik, emakume izateagatik esparru publikoan jarduteko pairatzen zituzten mugak. Baita ere, komunitatean egokitzen zitzaizkien eginkizun eta ardurak. Eta amaitzeko, lan munduan betetzen zituzten funtzioak.

Apirilak 17, 19:30 (gaztelania)
Miren de Miguel Lesaka
El impacto de la conquista de América en la fisionomía de Gipuzkoa: el caso de Azpeitia
Gipuzkoarrek Amerikaren konkistan izan zuten garrantzia gipuzkoar haien sorterrien fisionomian islatu zen. Ameriketako urreak ospitale, jauregi eta hil-kaperak ekarri zituen, hala nola Soreasuko Sebastian Doneako Bakardadearen kapera, Azpeitian. Peruko kapitain Nicolas Saez de Elolak aginduta eraiki zen, eta Errenazimentu hispaniar eta italiarreko harribitxi bat da, inperio arloko sorkuntzen parekoa.

 Maiatzak 23, 19:30 (euskara)
Mikel Larrañaga Arregi
Serorak Aro Berriko Gipuzkoan
Gipuzkoan, Euskal Herriko beste lurraldeetan bezalaxe, seroren instituzioa botere-esparru garrantzitsua izatera heldu zen, seroratzara sartzen ziren emakumeek gehienetan ondasun pertsonalak autonomia osoz baliatu zitzaketelako, gizonezkoen manupetik at. Hala, tenpluetako aktibitate "erlijiosoez" beste, alor pribatuko aktibitate "laiko" anitzek botere ekonomiko eta sozial handia lortzeko bidea ere eman izan zieten: merkataritza-jarduerak, baserrien erreskateak, edo mailegutza aktibitateak ditugu diogunaren zenbait adierazle.

Ekainak 19, 19:30 (euskara)
Iker Saitua
Euskal Herritarrak Far West-ean: Oñatiko Altube anaiak eta euskal artzainen aroa Estatu Batuetako Mendebaldean
1880ko hamarkadatik 1920kora bitartean, euskal etorkin ugarik Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuten herrialde honetako mendebaldean artzain bezala lan egiteko. Prozesu honetan, Oñatiko Altube anaiek Nevadako Estatuan 1870. hamarkadan abere-ustiategi garrantzitsu bat eraiki zuten. Ondoren, beste hainbat euskaldunek bide berbera jarraituz Ameriketara jo zuten, batez ere artzain gisa lan egitera. Gerora, urteen poderioz osatutako migrazio sareek Euskal etorkinen presentzia AEBetako Mendebaldean areagotu egin zuten. Prozesu historiko hau aztertzea da hitzaldi honen helburua.

Irailak 18, 19:30 (gaztelania)
 Alberto Angulo Morales
El tumulto o matxinada de 1718 (Vizcaya y Guipúzcoa) y la negociación en la Corte (1722-1727)
Hitzaldi honetan, funtsezko ideia da entzuleei ikuspegi global bat eskaintzea, eta erakustea zer arazo ekarri zituen 1718an, aduanen inguruan, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurretan gertatutako matxinadak. Produktu kolonialak iristearekin batera (tabakoa batez ere), arriskuan jarri zen, neurri handi batean, foralitate zaharra, eta aduanak kostara eraman ziren. Aduanak penintsularen barnealdera itzultzeko erabakia itundua, ordea, 1722 eta 1727 artean gauzatu zen. Handik urtebetera, Gipuzkoak 1728ko irailaren 25eko Errege Zedula eskuratu zuen, eta horrela Caracaseko Erret Konpainia Gipuzkoarra sortu zen.

Urriak 23, 19:30 (euskara)
Leyre Arrieta Alberdi

Euzkadi Irratia, euskal emisora klandestinoa
Hitzaldiaren helburua Euzkadi Irratia emisora klandestinoaren historia azaltzea da. Euskadi Irratiak bi garai nagusi izan zituen, testuinguru historiak markatutako bi garai: Bata Iparraldekoa, 1946tik 1954ra doana, eta bestea Venezuelakoa, 1965tik 1977ra arte luzatzen dena. Garai bakoitzean irratiak izandako ezaugarriak aztertuko ditugu eta bere ibilbidea testuinguru historikoaren erlazionatuko dugu.

Azaroak 20, 19:30 (euskara)
Oscar Alvarez Gila
Artzainak terroristak bihurtu zirenean: euskal inmigranteak Far West-ean Hollywoodeko begiradapean
Inork ez du zalantzan jartzen zineak egungo gizartean nolako garrantzia duen. Historialariontzat ere, iragan hurbilari begirada emateko iturri bailagarria ere bada. Nazioarteko testuinguruan Estatu Batuetako zineak sekulako eragina duenez gero, ikuspegi eta pentsamoldeak zabaltzeko tresna ezin egokiakoa bihurtzen da. Nola irudikatu dira euskaldunak Hollywoodeko zinemagintzan? Euskaldunen presentzia pantaila handian oso goiztiarra bada, 1916an hasi baitzen, eta hortan ematen den irudia batez ere Ameriketarako euskal inmigrazioarekin loturik geratu da. Irudi honen eboluzioaz ihardungo dugu, XX mendeko artzain onetik XXI. mendeko terrorista maltzurrerainorako bide zinematografiko batean.

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.