Literaktum 2019

Inprimatu

Literatura beste hainbat diziplinekin elkarrizketan eta gaur egungo eztabaidei lotuta. Literatura festa partekatua eta edonori irekia. Literatura irakurleen eta idazleen arteko topagune gisa. Horiek guztiak dira Literaktum - Donostiako literatura jaialdiaren nortasun ezaugarriak. Hauexek Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto nagusian antolatu ditugun solasaldiak:

Azaroak 15, 19:00 (gaztelania)
Gizonak eta feminismoa: autokritika egiteke
Víctor “Parkas” & Iván Repila
Moderatzailea: Laura Fernández
Gizonak borroka feministaren benetako parte al dira gaur egun? Emakumeen gaineko botere eta pribilegioek mendeetan merezi duten autokritika sakona bereganatu duzue? Victor "Parkas" eta Ivan Repila dira galdera horiei aurre egin behar dieten gizonezko egile urrietako bi. Lehenengoa Game Boy lanarekin, maskulinitate garaikidea aztertzen duen saiakera eta fikzio liburua. Eta bigarrena, El aliado eleberriarekin, zeinaren protagonista "munduko gizonik feministena" dela definitzen den, berdintasunaren aldeko borrokaren ekintzaile garrantzitsu bat ezagutzen duen arte...

Azaroak 23, 19:00 (gaztelania)
Identitatea, araua eta askatasuna
Cristina Morales & Paul B. Preciado
Moderatzailea: Kattalin Miner
Lectura fácileleberrian (Nobelako Herralde Saria eta 2019ko Narratibako Sari Nazionala) Cristina Moralesek, militantzia feminista sendo batetik, kategoria eta estereotipoak dinamitatzen ditu, eta aldi berean sistema kapitalistaren kritika gogorra hedatzen du. Un apartamento en Uranoere ezarritakoaren kritika erradikala da, sexuaren edo generoaren araberako sailkapenetatik hasi eta "ni" eta "identitate" kontzeptuetara iritsi arte. Identitateak zalantzan jartze horrek gidatuko du bi egileen arteko elkarrizketa, Kattalin Minerrek moderatuta.