Babes eta higiene neurriak Areto Nagusian

E-posta Inprimatu

 

Covid-19aren aurreko prebentzio-neurri gisa, KM Kulturuneko ekitaldi-aretoa egokitu dugu, bai eta hura erabiltzeko zenbait arau ezarri ere, osasun-agintarien jarraibideak betetzeko.

Maskara
Nahitaezkoa da maskara erabiltzea sarreran, ekitaldian zehar eta eraikina hustean. Bakoitzak bere maskara ekarri behar du.

Eskuak garbitzea
Nahitaezkoa da eskuak garbitzea Areto Nagusiaren sarreran jendearen eskura egongo den gel hidroalkoholikoarekin. 

Ilararen kudeaketa eta aretora sartzea
Antolatzaileek ilararen orientazioa kudeatuko dute. Era berean, jendea pixkanaka sartzea eta irtetea kudeatuko dute, dagokion besaulkira iritsi arte eta handik mugitzeko.

Eguneroko garbiketa
Gure instalazioak egunero garbitzen eta desinfektatzen dira sakonki: korridoreak, besaulkiak, eskudelak, igogailuak, etab. Komunak aldizka desinfektatzen dira.

Edukiera
Aretoaren edukiera ez da 45 besaulki baino gehiagokoa izango. Erabiliko den besaulki bakoitzak hutsik dauden besaulkiak edo korridorea izango ditu alboetan.

Ateak irekitzea
Areto Nagusiko ateak ekitaldia baino hogei minutu lehenago irekiko da. Garrantzitsua da azken unera arte ez itxarotea Areto Nagusira joateko, eta aretoko langileen aginduei jarraitzea, eserlekuraino eramango zaituzte eta. 

Hustea
Ekitaldia amaitzean, megafoniaz gogoraraziko da eserlekuetan egon behar dela aretoko langileek irteteko txanda adierazi arte.

Esku-programak eta liburuxkak
Araudiak debekatu egiten du programak eta gainerako informazio-euskarriak paperean ematea. Ekitaldien programak QR kode baten bidez ikusi ahal izango dira. Kode hori Areto Nagusiko sarrerako kartelean agertuko da.

Eguneratzea
Neurri horiek eguneratu egingo dira osasun gomendioen bilakaeraren arabera eta une bakoitzeko arauaren arabera.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.