Jose Maria Zontak irabazi du Gabriel Celaya Nazioarteko IV. Poesia Saria

Inprimatu

Jose Maria Zonta Ariasek irabazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Gabriel Celaya Nazioarteko IV. Poesia Saria, "Al este de la mariposa. Antología de Poesía Rumana" lanarekin.

Poesia lehiaketa honetara berrehun lan inguru aurkeztu ziren, eta horien artean epaimahaiak "Edificio 2000" eta "La esposa del maíz" finalistak ere nabarmendu zituen. Epaimahaia Carlos Aurtenetxe, Amalia Iglesias, Jon Obeso, Jose Luis Padron eta Esther Ramonek osatu zuten. Erregistro eta ahots poetiko ezberdinekin, autore anitz birsortzen ditu, eta aforismotik poema errealistara pasatzen den antologia faltsu bat asmatzen du poeta saridunak, eta hortik bertso irrazionalista edo fantastikora. "Serio doan jolas gisako idazkera aurrean gaude hemen. Tximeleta batek olerki hauen bertsoen artean hegoak astintzen ditu eta liburuko orriek dardar egiten dute, eta haren hegada gure aurpegian sentitzen dugu, izarrik distiratsuenak gaurik ilunena zeharkatu berri balu bezala", dio Amalia Iglesiasek.

José María Zonta 1961eko urriaren 21ean jaio zen Pérez Zeledonen (Costa Rica). Hamalau urte zituenean hasi zen idazten. Costa Ricako Unibertsitateko zuzenbidean lizentziaduna da, eta kazetaritza ikaslea izan zen erakunde berean.