Euskaldunak unibertsalak bihurtu zirenean, 1519-1522

E-posta Inprimatu

Euskaldunak unibertsalak bihurtu zirenean, 1519-1522

KM Kulturuneak eta “Miguel de Aranburu” Gipuzkoako Historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldien sorta,
urteurren hauek ospatzeko

Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian

 

1520-1522 bitartean doan hirurtekoa garrantzi handiko garaia izan zen Euskal Herriko historian. Epealdi txiki horretan egungo erkidegoko hiru lurraldeen etorkizuna baldintzatuko zuen zenbait gertakari eman ziren. Lehendabizi, 1519an Magallanes-Elkano espedizioa irten zen. Biak lehen mundubiran bukatuko zen abentura batean itsasoratu ziren, aurten bosgarren mendeurrena ospatzen ari garelarik. Bigarrenik, garai berdinean Gaztelako Komunitateen Gerra (1520-1522) piztu zen, euskal, gipuzkoar eta arabar gizartean eragina izanik, azken horretan Aguraingo Konteak asaldatuei emandako babesagatik Alemaniako emperadore berria Karlos Va eta Espainiako Karlos Ia zenaren aurka.

Hirugarrenik, Europako norgehiagokaren barruan, Karlos Frantziako Frantzisko I.aren aurka borrokatu zuen eta Espainia eta Frantziaren arteko borroken kontestu horretan Nafarroa berreskuratzeko hirugarren saiakera gertatu zen; Frantziako erregearen laguntzarekin Albretarrak bere erresuma birkonkistatzen saiatu ziren -Noaingo gudua /1521, San Martzialgo gudua (1522), Hondarribiako setioa (1521-1524)- eta Iruñea setiatu ere, non Loiolako Iñigo (Eneco edo Ignazio) parte hartu zuen zauritua izanik. Pasarte horrek garrantzi handia izan zuen, Loiolako Ignaziok bultzada handia emango zien kontraeerreforma katolikoari, garaia hartan Europaren zehar sakabanatzen eta zabaltzen ari ziren kredu berrien aurka, batik bat Martin Luther-en eskutik. Azkenik, 1522ko urtarrilan Gasteizen zegoela, Gaztelako erregentea -Utrecht-eko Adriano- Aitasantu izendapena jaso zuen, Leon X.a hil ondoren, Adriano VI.a bezala ezagututa (1522-01-9 / 1523-09-14).

Euskal Erkidegoko hiru probintziak eta beren biztanleak -bertan bizi zirenak zein emigratu zutenak- aipatutako gertakarien eragina izan zuten. Mugetako gerrak Frantziaren aurka, lur berriak aurkituak izateko, enperadoreak aginduak jasotzeko, etsaiak borrokatzeko eta pertsonai boteretsuak Eliza katolikoan izan ziren garai honetako leloak. Euskal probintzien istorio hauen protagonistak militarrak, aitasantuak, enperadoreak, konkistatzaileak, aurkitzaileak edo artisau, marinel edo soldadu arruntak izan ziren.

Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea:
Tl. 943 11 28 93  (08: 30etik 14:30era)
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu

 

Irailak 15, asteartea
19:30

Hizkuntza: euskara

Gipuzkoa, urduri: Gaztelako Komunitateen oihartzuna probintzian (1520-1521)
Iago Irixoa Cortés


Komunitateen Altxamenduak Karlos I.ren gobernu eta erregealdia ataka larrian jarri zuen. Gipuzkoa ez zen testuinguru horretatik at gelditu. Horren erakusle, bertan bizitako egoera dugu. Tentsio larriak jazo ziren 1520ko azken hilabete eta 1521eko lehenengoetan. Gipuzkoa bitan banatu zen, hiribildu eta korporazioek bi Batzar sortzera iritsi arte. Gertakarien larriak, ordea, aldez aurretik goritzen hasiak ziren garrak hauspotu ez ote ziren pentsatzera eraman gaitzake, hau da, barne-faktoreen inguruan hausnarketa egitera.

Iago Irixoa Cortés (Donostia, 1980). 2016tik Historian doktorea da eta gaur egun, eta 2007tik, Ereiten Kultur Zerbitzuak enpresan lanean dihardu. Ikerketa esparru nagusia Gipuzkoako hiribilduak ditu, beraien alor administratibo, ekonomiko eta fiskaletak, bereziki XV-XVI. mendeen artean. Gaiaren inguruan goraipatu behar da 2006an argitaratutako “Gipuzkoa, ‘so color de Comunidad’. Conflicto político y constitución provincial a inicios del siglo XVI”.

Irailak 22, asteartea
19:30

Hizkuntza: euskara

Gerra transizio mundu batean (XV-XVI. mendeak)
Ekaitz Etxeberria Gallastegi

XV eta XVI. mendeen bitartean gerra egiteko modua guztiz aldatu zen Europa osoan. Iberiar Penintsula ez zen desberdina izan eta antolakuntza militarraren, taktikaren eta armamentuaren alorretan aldaketa sakonak jasan izan zituen. Testuinguru honetan kokatzen dira, Bando gerretatik Nafarroako konkistara arte, euskal lurretan eman ziren gatazka eta gerrak. Hauek izango dira aztergai, betiere testuinguru europarra eta iberiarra kontuan hartuz.

Ekaitz Etxeberria Gallastegi (EHU/UPV). Erdi Aroko Historian doktorea da. 2019an Gaztelan garaturiko estrategia eta taktika militarren (1407-1492) inguruko tesi bat defendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, José Ramón Díaz de Durana eta Jon Andoni Fernández de Larrearen gidaritzapean. Egun, Sociedad, poder y cultura (siglos XIV-XVIII)EHUko Ikerketa taldearen baitan garatzen ditu bere ikerketak.

Irailak 29, asteartea
19:30

Hizkuntza: gaztelania

En busca de los territorios perdidos: intentos de “reincorporación por siempre” de Gipuzkoa y otros territorios vascos en Navarra (1484-1521)
Álvaro Adot Lerga

Hitzaldi honetan Nafarroako monarkiak eta Gorte Nagusietan bildutako Hiru Estatu nafarren ordezkariek 1512an Nafarroa konkistatu aurreko urteen eta 1521ean Nafarroa berreskuratzeko hirugarren saiakera militarren artean egindako hainbat ekintza aurkezten eta azaltzen dizkizuegu, Gipuzkoa eta beste euskal lurralde batzuek Pirinioetako erresuman sartzeko betidanik izan duten irrika hori lortzeko.

Álvaro Adot Lerga Historiako doktorea da EHUn 2003 urtez geroztik, Pauko Unibertsitatean 2017az geroztik, eta Europa mailako doktore titulua ere badu. Gaur egur Velázquez Etxeak kontratutako ikertzailea eta Pauko Unibertsitateko ITEM ikerketa taldeko kidea da. Bere ezagutza eremuak Behe Erdi Aroa eta Goi Aro Modernoa dira. Nafarroako, Nafarroa Behereko eta Frantziako hego-mendebaldeko lurraldeetako espezialista da, XV. mendearen azken hereneko eta XVII. mendearen hasierako aldikoa.

Urriak 6, asteartea
19:30

Hizkuntza: gaztelania

Comercio y redes mercantiles en los inicios  de la “Primera Edad Global”
Hilario Casado Alonso

XV. mendearen erdialdetik aurrera, nazioarteko merkataritza garatzen joan zen Europan. Garapen horretan Gaztelako eta kantauriar kostaldeko merkatariak eta marinelak oso presente egon ziren. Hitzaldian aldaketa horiek azalduko dira, bai merkataritzaren ikuspegitik, bai kultura materialaren ikuspegitik, bai eta merkataritza eta ontzigintza ezagutzen ikuspegitik ere. Horren guztiaren ondorioz, Europako hainbat lekutan merkataritza sareak eta koloniak sortu ziren.

Hilario Casado Alonso Valladolideko Unibertsitateko Historia Ekonomikoko katedraduna da. Valladolideko Unibertsitateak eta Banco de Santanderrek babestutako Cátedra Simon Ruiz de Historia del Comercio-ren zuzendaria da. Espainian eta atzerrian hainbat ikerketa proiektu lehiakorren zuzendaria izan da eta da oraindik ere. Bere liburuen artean El Triunfo de Mercurio nabarmendu behar da. La presencia castellana en Europa  (siglos XV y XVI), Burgos, 2003 eta  Comercio, finanzas y fiscalidad en Castilla (siglos XV y XVI), Madril, 2019.

Urriak 13, asteartea
19:30

Hizkuntza: euskara

Sareetan sareatuak? Euskal merkatari, nabigatzaile eta negozio gizonak lehen globalizazioan
Amaia Rojo Sierra

Hitzaldi honetan Juan Sebastian Elkano bezalako euskal merkatari, negozio gizon eta nabigatzailek itsasoaz haraindiko mundura gero eta zabalduago zegoen sistema gaztelau horretan izan zuten protagonismoaz hitz egingo da. Gizon horiek harreman sareak sortu zituzten eta sare horiek aztertuz, garaiko gizartea ulertzen saiatuko gara, identitateen mundua ulertzen.

Amaia Rojo Sierra (EHU/UPV). Historian graduatu zen 2018an Euskal Herriko Unibertsitatean eta bertan Europa eta Mundu Atlantikoa: Botere, Kultura eta Gizartea  Masterra egin ondoren, egun doktoretza tesia egiten ari da euskal merkatari eta negozio gizonen indentitateari buruzkoa. Lehen Mundubirari buruzko zenbait hitzaldi eman ditu Donostian, Deuston eta Getarian. 

Urriak 20, asteartea
19:30

Hizkuntza: gaztelania

La defensa de la frontera de Gipuzkoa en la Alta Edad Moderna
Susana Truchuelo García

XVI. eta XVII. mendeetan zehar Gipuzkoako mugaren defentsa, lehorrekoa, ibaietakoa zein itsasertzekoa, lurraldeko agintarien eta Habsburgo eta haien ministroen buruhauste nagusienetako bat bihurtu zen. Kanpoko erasoen aurrean etengabeko zaintza eta alerta egoera zegoen testuinguru horretan, gipuzkoarrei beren lurraldearen defentsan dagozkien eskumenak sendotzen joan ziren, eta negoziazioen esparruan finkatu ziren. Hala ere, Erregearen boterearekin eta haren ordezkari militarrekin tirabirak izan zituzten horren ondorioz.

Susana Truchuelo Kantabriako Unibertsitateko Historia Modernoko irakasle titularra eta Centre de Recherches Historiques (EHESS, Paris) zentroko bazkide da. Kantabriako Unibertsitateko Grupo Mundus I+D+i  taldeko Historias Conectadas en Sociedades Tradicionales eta EHUko Grupo Sociedad, Poder y Cultura taldeko kide da. Euskal Autonomia Erkidegoko boterearen barne artikulazioa aztertzen du, hainbat eskalatan, bezero sareen eta patronatu sareen konplexutasuna eta eraginkortasuna eta Habsburgotarren gobernuaren dohaintza ekonomia aztertuz, bereziki alderdi fiskalei, komertzialei eta militarrei dagokienez.

Urriak 27, asteartea
19:30

Hizkuntza: gaztelania

El País Vasco en la transición de la Edad Media a la Moderna: la construcción de una nueva mentalidad
Iñaki Bazán

Hitzaldi honen helburua da erakustea nola aldatu zituen euskal gizarteak bere bizimoduak eta pentsamoldea Erdi Aroaren amaieraren eta Aro Modernoaren hasieraren artean; izan ere, aro horretan zibilizazio berri bat sortu zen, jokabide balore sozial berriekin. Horretarako, armen erabileraren, jolasaren, higiene publikoaren, sexualitatearen edo herri erlijioaren (heresia, sorginkeria eta aztikeria) inguruko kontrol eta diziplina soziala azpimarratu zen.

Iñaki Bazán EHUko Geografia eta Historian doktorea, gaur egun Erdi Aroko Historiako irakaslea da EHUko Letren Fakultatean, eta dekanoa ere bada. Durangoko Krimenaren Historiaren Zentroko zuzendari zientifikoa eta Clio & Crimen aldizkariaren editorea da, eta Eusko Ikaskuntzako Historia eta Geografia Saileko lehendakaria izan da. Erdi Aroko Euskal Herriko kriminalitatearen historiari eta pentsamoldeei buruzko argitalpenen kopuru ikaragarria du.

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.