Mosaiko italiarra 2 ½

Inprimatu

Mosaiko italiarra 2 ½. Zinemaren eta literaturaren artean
Mosaiko italiarra 2 ½ 2019an eta 2020ean ItaliaTxikik Koldo Mitxelena kulturunearekin batera programatu eta abiatu zuen zikloa jarraitzera eta ixtera dator: osatu ezin izan zen Mosaico Italiano 2, alegia. Orduan bezala, zinema italiarrean zehar egindako bidaia da, begirada kritiko eta ironikoa, ukitu surrealistak barne, azken hamarkadetako Italiako kulturaren eta jendartearen gako izan ziren hainbat gertakarien bitartez osaturiko kronika modukoa. Zikloa hiru pelikulaz osatua dago, italieraz emango direnak, gaztelaniazko azpitituluekin. Italieraz, gaztelaniaz eta euskaraz egingo den eztabaida irekiarekin osatuko dena. Denboraldia abiatzeko Federico Fellini zinema-zuzendariari (1920-2020) omenaldi bat egingo zaio, jaio zeneko mendeurrenean.

Urriaren 20a, asteazkena, 18:30

Lo sceicco bianco (Xeke zuria)
Federico Fellini · 1956 · 86’ · J.B.A.E.
Maurizio Regosa idazle eta kritikari italiarrak aurkeztu eta moderatuko du eztabaida.
Felliniren lehen komedia, Pio XII.aren bedeinkapena eskuratzera Erromara doazen Ivan eta Wanda senar emazte gazteen istorioa kontatzen duena. Erroman, Wandak, ezkutuan, jakin du bere fotonobela gogokoenaren protagonista den Xeke zuria (Alberto Sordi) Ostiatik hurbil ari dela lanean; ezkutuan, hurbildu, ezagutu eta desengainatuta geratu da. Bien bitartean, Ivan kezkatuta dago, eta familiari bere desagerpena ezkutatzen eta aita santuaren audientzia atzeratzen saiatzen da.

Azaroaren 9a, asteartea

Buongiorno, notte (Egun on, gau)
Marco Bellocchio · 2003 · 106’ · J.B.A.E.
Anna Laura Braghettiren eta Paola Tavellaren 2005eko Il prigioniero literatura-lanean oinarritua. 1978an Aldo Mororen bahiketa eta heriotza kontatzen duten film italiarren artean, hau da, agian, bereziena; Bellocchio gertaerara hurbiltzen da ikuspuntu dokumental batetik, Anna Laura Braghetti, komandoaren kide izan zenaren liburuan oinarrituta. Baina, aldi berean, Moro bahituta izan zuten gizonen eta emakumearen bizitza islatzea lortzen du, emakumea erreferentziatzat hartuz eta ikuslea harrituko duen irudimenezko osagai batez blaituz.
ItaliaTxiki elkarteak aurkeztu eta moderatuko du eztabaida.

Abenduaren 1a, asteazkena, 18:30

Il Divo (Divoa)
Paolo Sorrentino · 2008 · 113’ · J.B.A.E.
Film hori 1991tik 1993ra bitartean Italiako politikan figurarik eztabaidagarrienetakoa izan zen Giulio Andreottiri buruzkoa da, XX. mendeko bigarren zatian Kristau Demokrazia alderdiko ordezkaria izan zenari buruzkoa. Mafiaren eta Estatuaren arteko “trattativa” edo negoziazioa, boterea, erlijioa, Kristau Demokraziako kide desberdinen arteko harremanak, besteak beste, osatzen dute film horren edukia, non nabarmentzen den Andreottiren figura ilun eta enigmatikoa, Toni Servilloaktore napolititarraren interpretazio bikainarekin.
ItaliaTxiki elkarteak aurkeztu eta moderatuko du eztabaida.

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu