Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak

E-posta Inprimatu

"Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak" zikloa berriro gurekin

Urtero bezala, gure historiari buruz zenbait pasarte gizarteratzeko hitzaldi zikloa antolatu dugu Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak. Lehenengo sorta honetan, bost hitzaldiak izango dira Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak izenburupean jasoko direnak. Hilean behin urtarriletik maiatzera ospatuko direlarik.

Urtarrilak 25 (gaztelania)
El final de la Edad del Hierro en Gipuzkoa. Panorama actual e hipótesis de interpretación
Ikertzaileen ekarpenari esker, eta hainbat hamarkadatan lanean jardun ondoren, Gipuzkoako Burdin Aroari buruzko ikuspegi orokorra osatuz joan da. Hala ere, garai horren amaierak oraindik zehaztu gabe dagoen historiaren pasarte bat izaten jarraitzen du. Jakin badakigu Erromaren etorrerarekin Protohistoria amaitu eta beste ziklo historiko bat hasi zela. Nola eta noiz, ordea ez dakigu; horiek dira galdera nagusiak. Hori dela eta, ikusiko dugu gaur egun zer datu ditugun eta datu horiek oinarri hartuta zer erantzun plantea daitezkeen.

Antxoka Martínez Velasco, Arkeologian doktorea da Santiago de Compostelako Unibertsitatean, eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Saileko kidea. Ikerketa ildo nagusiak Kantauri Ekialdeko Burdin Aroan eta erromatar arkeologia militarreko azterlanetan oinarritzen dira.

Otsailak 22 (euskara)
Oiassoko erromatar kaiaren arrastoak Goi Erdi Aroan
Orain dela gutxi arte ezezaguna zen latin testu batetik ondorioztatu dezakegu XII. mendean indarrean zegoela portu aski garrantzitsu bat Oiassoko erromatar portua zegoen toki berean. Aipatu testua Ingalaterrako gortean osatutako itsas-ibilbide bat da, hirugarren gurutzadan parte hartu behar zuen armadarentzat egina. Garai honetarako dugun datu-eskasiak, batez ere Gipuzkoari eta inguruetako lurrei dagokienez, bereziki interesgarri egiten du lekukotasun hau.

Iñigo Ruiz Arzalluz Latin filologiako katedraduna UPV/EHUn, honako alor hauetan lan egin du bereziki: testuen transmisioa Erdi Aroan, Petrarcaren latinezko obrak eta latinaren eta latin literaturaren eragina euskal testuetan.

Martxoak 29 (gaztelania)
El Juicio Final y San Miguel con la balanza en la Edad Media
Erdi Aroko hainbat unetan bizi izan zen krisi testuinguruan pentsamolde ezkorra nagusitu zen, eta azken judizioa bezalako gaiek indar handia hartu zuten Erdi Aroko pentsamoldean eta iruditerian. Era berean, San Migel goiaingeruak, zeinak azken judizioarekin harreman estua baitu, ospe handia hartu zuen Erdi Aroko Europan. Haien irudiek eta idazkiek salbamenduari buruzko kezka ulertzen laguntzen digute, bai eta heriotzondoan gertatuko dena ulertzen ere.

Yésica Ruiz Gallegosek irakasle tutore gisa parte hartu zuen UNEDen Artearen Historia graduan 2013-2014 ikasturtetik, eta Euskal Herriko Unibertsitatean Historiako Doktore titulua lortu zuen 2016an.

Apirilak 12 (gaztelania)
La caída de una clase política. Los reformistas vascos en la crisis del Antiguo Régimen (1764-1814)
XVIII. mendean, euskal familia ugarik gorteko mailarik altuenetan kokatzea lortu zuten, eta goi mailako karguak bete zituzten administrazioan, armadan, kleroan eta merkataritza atlantikoan. Hala ere, Antzinako Erregimenaren krisia hasi zenean, mende amaieran, gortean zuten posizioa gainbeheran joan zen, Manuel Godoy erregeen faborito bihurtu zelako eta Konbentzioko Gerra piztu zelako. Iparraldeko taldeek Madrilen jasan zuten isolamendu horrek karlistaldiaren hasierara arte iraun zuen.

Daniel Bermejo, EHUko Historiako doktorea da. Bere ikerketak Antzinako Erregimenaren krisian (XVIII-XIX mendeak) euskal eliteen jarraipena izan du oinarri.

Maiatzak 31 (gaztelania)
Pandemias en el País Vasco durante la Edad Moderna y Contemporánea
Euskal Herrian, XVII. mendetik XX. mendera, hainbat pandemiak eragindako osasun krisi ugari izan dira. Tifus exantematikoa, kolera, baztanga eta influenza birusarekin lotutako bi pandemia («Errusiako gripea» eta «Espainiako gripea»), hain zuzen ere, izan ziren aurre egin beharreko osasun arazo nagusiak.  Gainera, beste gaixotasun endemiko batzuek, hala nola tuberkulosiak, hilkortasun tasa handiak eragiten zituzten beti, bereziki hirigune nagusietan.  Hitzaldi honen helburua da Aro Modernoaren amaieran eta Aro Garaikidean Euskal Herrian hilkortasunak izan zuen egoera aztertzea, mende horietan bizi izan ziren pandemia nagusietan arreta jarrita.

Josu Hernando Pérez EHUko Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko Departamentuko irakaslea da. Historia Garaikideko doktorea da UPV/EHUn, eta Historian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean.

KMK-ko Areto Nagusian sartzeko, beharrezkoa da COVID ziurtagiria erakustea.

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.