Poetika 2022 urria-abendua

E-posta Inprimatu

Poetika. Poesia irakurraldiak. Koldo Mitxelena kulturunearen gonbidapena, Jon Obeso eta Jose Luis Padronen koordinazio-lanarekin, eta Musikeneren lankidetzarekin, gure Areto Nagusian.

Urriak 18, asteartea, 19:30ean (euskara)
Txori Kantazale
(Xabier Leteren ildoan)
Testuak: Alex Gurrutxaga
Pianoa: Joana Otxoa de Alaiza

Txori Kantazale izeneko zuzeneko emanaldiak Xabier Leterengana hurbiltzeko beste modu bat proposatzen du, Lete berrezagutzea. Horretarako haren garai ezberdinak, haren gustuak, haren mundua hartu dute erreferentziatzat Alex Gurrutxagak eta Joana Otxoa de Alaizak. Txori kantazale ikuskizunak piano doinuak eta hitza uztartzen ditu. Joana Otxoa de Alaiza da proiektuan musika jarri duena, eta Alex Gurrutxugarenak dira azalpenak eta errezitazioak. Eta orain, hori guztia eta gehiago jasota dago Txori Kantazale (AZ022) disko-liburuan edota liburu-diskoan.

Joana Otxoa de Alaiza Gracia (Astigarraga, 1988). Piano ikasketak egin zituen Musikene Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, eta 2011z geroztik Gasteizko Musika Kontserbatorioko irakaslea da. Ganbara-musikako masterra egin zuen Berlingo Arte Ederren Unibertsitatean, eta ahots laguntzan espezializatu da. Hainbat proiektutan parte hartu du piano-jotzaile laguntzaile eta ganbara-musikako pianista gisa.

Alexander Gurrutxaga Muxika (Zarautz, 1988). Literaturan doktorea da, eta aditua Xabier Leteren obran. Filologia eta literatura ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Trentoko Unibertsitatean. 2016tik EHUko irakasle eta ikertzailea da. Dibulgazio eremuan, literatur kritikari gisa kolaboratzen du, bai hitzaldi formatuan, baita argitalpen bidez ere.

Azaroak 9, asteazkena, 19:30ean (gaztelania)
Poeta gonbidatua: Carlos Aurtenetxe
Aurkezlea: Amalia Iglesias Serna
Musika: María Ortiz (saxofoia)

Carlos Aurtenetxe (Donostia–San Sebastián, 1942). Carlos Aurtenetxe poeta, narratzailea eta saio-idazlea da. ‘Kurpil’ eta ‘Kantil’ aldizkarietan kolaboratzailea izan zen. Los lemmings ipuin laburrarekin Premio de Cuentos Ciudad de San SebastiánSaria irabazi zuen 1977an. Pieza del templo, Figuras en el friso eta Las edades de la noche lanengatik Irun Hiria Saria (1982), Blas de Otero Saria (1982) eta Alonso de Ercilla Saria (1983) jaso zituen, hurrenez hurren. Euskal Herriko Unibertsitateak Palabra perdida / Galdutako hitza edizio elebiduna argitaratu zuen 1990ean, Aurtenetxek ordurarte idatzitako poesia lan guztien bilduma. Trilogia poetiko baten egilea da, hiru euskal eskultureen lana eta bizitzaren aurrean osatutakoa: La casa del olvido (Eduardo Chillidarekin lankidetzan), Jorge Oteiza, la piedra acontecida eta Acanto ciego (Remigio Mendibururen collage bilduma batekin osatua). Jean Mambrino-ren obraren itzultzailea da. Kaleratu dituen azken obrak dira La locura del cielo (El gallo de oro, 2015) eta Historia de la hierba (El gallo de oro, 2018).

Amalia Iglesias Serna (Menaza, Palentzia, 1962). Filologoa, saiakeragilea eta kultura-kazetaria. Hamar urtez, Diario 16 egunkariko Culturas gehigarriaren koordinatzailea izan zen. Orobat koordinatu zuen Revista de Libros, Caja Madrid Fundazioarena, baita ere La alegría de los naufragios poesia-aldizkaria eta Contemporáneos poesia-orrialdea, ABC egunkariko kultura-gehigarrikoa. Kogidoilaria izan zen, Julia Pierarekin batera, Antonio Gamoneda: Escritura y alquimia (2009) dokumentalean. Hiru hamarkada luze eman ditu kolaboratzaile komunikabideetan, literatura azterketaren eremuan. Gainera, aditua da Maria Zambranoren obran. Bere lehen liburuarekin -Un lugar para el fuego-, Adonáis saria irabazi zuen, 1984an. Memorial de Amauta (Alonso de Ercilla saria, Eusko Jaurlaritzarena, 1987), Dados y dudas (Jaime Gil de Biedma sariaren accesita, 1995), Lázaro se sacude las ortigas (Francisco de Quevedo saria, Abada, 2005), eta Antes de nada, después de todo (2003). Haren azken liburuak: La sed del río eta Tótem espantapájaros, biak 2016an argitaratuak. “Revista de Occidente” aldizkarian bertako poesia sailaren arduraduna da, eta Sombras di-versas. Diecisiete poetas españolas actuales (1970-1991) antologiaren egilea.

Abenduak 1, osteguna, 19:30ean (euskara)
Poeta gonbidatua: Bernardo Atxaga
Musika: Bittor Giral (tromboia)

Bernardo Atxaga (Asteasu, Gipuzkoa, 1951) Bernardo Atxagak 1976an plazaratu zuen bere lehenengo liburua, Ziutateaz, eta harrezkero 40tik gora idazlan argitaratu ditu, genero guztiak landu dituelarik: narrazioa, eleberria, poesia, antzerkia, saiakera zein haur literatura. Euskal idazlerik ezagunena da nazioartean. Sari ugari jasotakoa da Atxaga, horien artean Espainiako Premio Nacional de Narrativa saria 1989an; 2007an Internacional LiberPress Literatura saria; 2014anEuskadi Literatura saria;eta 2019an Espainiako Letren saria irabazi zuen. Euskaltzain oso da 2006tik, eta Jakiundeko kidea 2010etik. Haren liburuak, jatorriz euskaraz idatziak lan gehienak, 34 hizkuntzatara itzuli dira, eta zinemarako egokitu izan dute ere. 2019an kaleratu zuen bere azken nobela Etxeak eta hilobiak (Pamiela), eta aurten lau narrazio bildu ditu guztira Desde el otro lado (Alfaguara) liburuan. Bere asmoen artean dago, datorren urtean poema bilduma berri bat argitaratzea.

 

 


 

 

 

 

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.