Garaikidetasunaren krisia

E-posta Inprimatu

Hitzaldien eta elkarrizketen zikloa, Vilma Coccozek eta Javier Echeverriak koordinatua, Juan Ignacio Etxarten laguntzarekin. Saioak KM Kulturuneko Areto Nagusian egingo dira, arratsaldeko 19:00etan.

XX. mende amaierako Modernitatearen Krisiaren ondotik, XXI. mendearen lehen laurden honetan garaikidetasunaren krisi bati egin behar diogu aurre. Krisi horren sintometako bat da egun barra-barra dabiltzala Aro eta Garaiak: Informazioarena, Ezagutzarena, Zaintzarena, Antropozenoarena, Transhumanismoarena, Teknozientziarena, Egia-ostekoa, eta beste. Garai berri horietako asko laburrak izan dira, orduko hartan letra larriz proposatu baziren ere, krisi handien eskutik: Ideologiena, Estatuena, Demokrazia Liberalena, Patriarkatuarena, Politikarena, Liburuarena, Klimarena, Lanarena, Balioena...

Hitzaldi eta elkarrizketa ziklo honek zalantzan jarriko du garaikidetasunaren kontzeptua, hipotesi hau bereturik: hain zuzen, gizateriak eta giza zientziek hainbat aro eta garai bizi dituztela aldi berean, eta erronketako bat denborazkotasuna definitzea dela. Aro eta Krisi horien handikeriaren aldean, txikiaren balioa azpimarratuko da: letra xehez idazten denarena, hor ikusten baitira nork bere berezitasunetik lehenagokoari gehitzen dizkion aldaketak.

Gure helburua da diziplina intelektualen eta eremu artistikoen arteko trukeei bide ematea; hartara, gizartearen, hezkuntzaren eta laguntzaren arloan bideratutako ekintzak elkarlan eta truke komunitarioaren ondoriozko analisi kritiko eta argudiatuan oinarritutakoak izan ahalko dira, ahal den neurrian.

•       2022-11-10 (euskara, gaztelania)
 “Euskal subjektuaren krisia / Grietas del sujeto vasco”. Joseba Zulaika

•       2022-12-02  (gaztelania eta ingelesa, gaztelaniarako aldibereko itzulpenarekin)
 “Ser Gaiano en el Antropoceno”. Bruce Clarke
IAS Research Centre for Life, Mind and Society-kin (UPV/EHU) antolatuta.

•       2023-01-26 (gaztelania)
 “Precariedad simbólica”. Remedios Zafra

•       2023-02-23 (gaztelania)
“Habitar el cuerpo”. Dora Salazar

•       2023-03-16 (gaztelania)
“Vivir varios tiempos a la vez”. Santi Eraso

•       2023-04-20 (gaztelania)
 “¿Por qué estamos indignados?”. Javier Gomá

•       2023-05-11 (euskara, gaztelania)
"Zahartzaroa femenino singularrean, baina pluralean jokatua?". Mariasun Landa

 

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.