Antiqva. Antzinari buruzko XXIX. Jardunaldiak. "Kontsultetara deitzen. Diplomazia antzinaroan"

E-posta Inprimatu


Antiqva

Aintzinari buruzko XXIX. Jardunaldiak

KONTSULTETARA DEITZEN.
DIPLOMAZIA ANTZINAROAN

Atenasko ordezkaritzak Espartako enbaxadoreei: «…gizartean betidanik ezarririk baitago boteretsuenak ahulena menperatzea,
guk hori merezi dugula uste izateaz eta zuek horri ongi irizteaz gain, harik eta zeuen interesei begira justiziaren argudioa erabiltzen
jarri zareten arte, horrekiko errespetuz inork, zerbait indarrez bereganatzeko aukerarik izanez gero,
gehiago edukitzeari inoiz ukorik egin ez bazion ere».

Tuzidides, Peloponesoko gerraren historia  (I-76)

Azaroak 28, 19:30  (gaztelania) 
De Akhenatón a Ramsés II. Aspectos modernos de la diplomacia en el antiguo Egipto

Antonio Pérez Largacha, Errioxako Nazioarteko Unibertsitateko (UNIR) irakasle titularra. GRIHAL ikerketa-taldea. Antzinateko Historian doktorea, Alcalá de Henaresko eta Gaztela-Mantxako Unibertsitatean irakaslea, gaur egun Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean (UNIR). Luxorreko C2 indusketa taldeko kidea eta UNIReko GRIHAL ikerketa taldeko zuzendaria.

Azaroak 29, 19:30 (gaztelania)
"Missus in legationem": algunos apuntes histórico-jurídicos acerca de la figura del embajador romano en la Antigüedad Tardía
Aitor Fernández Delgado. Irakasle Laguntzailea, Erromatar Zuzenbidean Doktorea, Alcalako Unibertsitatea.Historian lizentziatua (Deustu Unibertsitatea), Antzinatearen Historia eta Zientzietako Masterra (Madrilgo Autonoma Complutense Unibertsitatea), Alcalako Unibertsitateko doktorea da, Oxford edo Princeton bezalako unibertsitateetako egonaldiekin, honako tesi honekin: De Re Diplomatica cum Barbaris (bikain cum laude eta Giuliano Criflos saria 2018). Erromatar Inperioaren iparraldeko mugan VI. mendean ardaztutako prozesu diplomatikoei buruzkoa da. Duela urtebete argitaratu zuen partzialki Dykinson argitaletxean. Gaiari buruzko hogei bat argitalpen inguru ditu.

Azaroak 30, 19:30 (gaztelania)
Embajadores, tratados y arbitrajes: la diplomacia en la Grecia clásica
José Pascual. Antzinako Historiako katedraduna da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta aditua Greziako munduan. Hainbat libururen egilea edo editorea da, hala nola, «Grecia en el siglo IV, del imperalismo lacedemonio a la muerte de  Filipo de Macedonia» eta «Cambio y pervivencia. El mundo griego en el siglo IV». Ehun ekarpen baino gehiago argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, aktetan, omenaldietan eta liburu kapituluetan, Espainian eta atzerrian. Dozena bat ikerketa proiektutan baino gehiagotan parte hartu edo zuzendu ditu, bai deialdi publikoko lehiaketa bidez, bai enpresa pribatuekin egindako ikerketa kontratu bidez. F-015 Grezia ikerketa talde kontsolidatuko kidea da: elkarteak, lurraldeak eta egitura politikoak Antzinatean (UAM) eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Antzinateko Zientzietako Ikerketa Institutuko idazkaria. Hainbat kargu bete ditu: dekanordea, departamentuko zuzendaria eta idazkaria, unibertsitate institutuko zuzendaria eta zuzendariordea, hainbat azterlanen koordinatzailea, eta antzinako greziar munduaren historian irakasle aritu da hogeita hamar urte baino gehiagoz.

Hitzaldien koordinatzaile eta moderatzailea: Javier Mina.

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.