Auspoa berri bat: Bilboko Gabon Kantak

E-posta Inprimatu

Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratzen duen Auspoa bildumako 324. aleak lehenengo aldiz biltzen ditu, batera, euskaraz idatzitako hainbat gabon kanta, 1755etik eta 1832ra bitartean sortu eta Bilboko zenbait elizatan kantatu zirenak. Bertso moduan idatzita dauden kanta hauek Antonio Zavalak (1928-2009) bere bizitzan zehar euskal literatura herrikoia ikertu, dokumentatu eta zabaltzeko lanean jasotakoak dira. Hauek dira berak argitaratuko zituen bertsorik zaharrenak; eta horietan ikusten zuen bertso-paperaren sorrera.

Gabon kanta hauek nahiko argi erakusten dute, batetik, Bizkaiko hiriburuan artean euskarak indarra zuela eta, bestetik, garai haietako Bilboko euskara nolakoa zen. Bertsogintzari erreparatzeko aukera ere eskaintzen dute kanta hauek, horietako asko zortziko txikian idatzitakoak. Bertso hauen egileak nor diren argi jakin ez badaiteke ere, Zavalak bat baino gehiago Bizenta Mogel (Azkoitia 1782-Abanto 1854) idazlearenak direla uste zuen.

“Bertso-papera zera izan zen: bertso-sail idatzia, paperetan inprimatua eta herriz-herri zabaldua. Baina, noiz izan zuen hasiera? Beharbada Bilboko gabon kanta hauetan”, dio Zavalak liburuan.   Bere hitzetan, “bertso-paper horiek Bilboko elizetan banatuko ziren” eta bertsolariek bertsoak jendeari ezagutarazteko bide egokia zela ikusi zutenetan “makina bat lan” eman zieten handik aurrera inprentei Gipuzkoan, Bizkaian, Nafarroan, Iparraldean eta baita Argentinan ere.

‘Bilboko gabon kantak 1755-1832’ liburuak Antonio Zavalak utzitako lana du oinarri, eta lan horri  Javier Kalzakorta eta Pello Esnalen ekarpenak gehitu zaizkio.

‘Auspoa’

‘Bilboko gabon-kantak 1755-1832’ liburua Antonio Zavalak 1961 urtetik 2009 urtean hil zenera arte euskal literatura herrikoia ikertu, zabaldu eta sustatzeko sortu, zuzendu eta editatu zuen Auspoa Bildumako 324. zenbakia da.   Bilduma hau hainbat argitaletxeren bidez argitaratu ostean, 2003 Gipuzkoako Foru Aldundiak hartu zuen bilduma editatzen jarraitzeko ardura eta 41 liburu argitaratu ditu ordutik, gehienak gai ezberdinen inguruko bertsoak eta Euskal Herri osoko eta diasporako bertsolarien memoria eta idatziak.

Hil baino lehen, Zavalak Pello Esnal, Javier Kalzakorta eta Joxemari Iriondoren esku utzi zuen Auspoa proiektuaren ardura.

   

 

Iruzkin bat idatzi


Berrita
Seguratsun kodea

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.