Gure genealogia feministak

E-posta Inprimatu

gorputz_grafiak erakusketa dela eta, gurean Gure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat liburua aurkeztu da. Bertan euskal mugimendu feministaren ibilbidea jasotzen da. Liburu hau Edurne Epelde Pagola, Miren Aranguren Etxarte eta Iratxe Retolaza Gutierrez-ek idatzi dute.

Beren hizketan...

Ate txiki zenbait ireki ditugu liburu honetan, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren ibilbidea argitzen laguntzeko asmoz. Ate txiki horietara hurbildu, eta begira ezazu ate-zulotik, isil-gordean, marruka. Eta ateak ireki, norberaren gelatik plazaranzko bidean, eta atzera gelara ere, leiho eta zutabeetan zirrikituak egitera, atseden hartzera, eta berriro ere indarberriturik eta arrakalaturik plaara itzultzeko. Orro egitera, patriarkatuaren hormatzarrek dardara egiteraino.

Ate-zulotik begiratu, eta oharkabean bustiko zaitu feminismoak, eta baita erre ere. Bustikozaitu, arrastoa uzten duelako beti. Blaitze horretatik sortu dira, ondooen pare, elkargune feministak han-hemenka. Erreko zaitu, pospoloen pare, nork bere burua auzitan jartzeko dei goria baita, jario kontrolaezina eta eutsiezina. Marruskadurak sortzen dizkigu pentsamendu feministak, garena eta izan nahi duguna birpentsatzera eta berrasmatzera garamatzalako.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.