Liburutegiaren Eguna 2016

E-posta Inprimatu

Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzen  hasi zen duela bi hamarkada, Sarajevoko setioan bertako liburutegi nazionala 1992 urtean hondatu izanaren oroimenean.
Aurten ere Liburutegiaren Eguna ospatuko dugu elkarrekin urriaren 22tik 24ra bitarteanDonostiako Udal Liburutegiek, Tabakalerako sorkuntza Liburutegiak eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak.
Jardunaldien gaia da:  “Liburutegian ezagutza sortzen eta partekatzen” eta aztertuko dugu liburutegien papera wikipedian GLAM erakunde gisa DSS2016 ren Donostiapedia proiektuarekin elkarlanean.
Programazioari hasiera emateko larunbata honetan, urriak 22, Donostiapediako azken lan-saioa izango dugu. Koldo Mitxelena Kulturuneko Fondo Gordeen gelangoizeko 10:30-13:30 artean.
Astelehenean, urriak 24, jarduerek jarraituko dute Donostiako Udal Liburutegi Nagusian eta izena eman behar da Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidean. Era berean, hainbat jarduera osagarriak izango dira, haur eta gazteei zuzenduta, urriaren 20tik 24ra bitartean, hiriko Kultur Etxeetan.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.