Hizkuntza artifizialak

E-posta Inprimatu

Mintzaira sortua, hizkuntza artifiziala, ideohizkuntza edo conlang adierazpenek partzialki edo osorik sortutako hizkuntza bat izendatzen dute, hizkuntza naturalen ikasketan oinarrituta gizakiek prestatu edo diseinaturikoa. Berezko ez den hizkuntza bitartez giza komunikazioa arrazionalizatzeko asmoz egin daiteke edo  bestela,  arrazoi  estetiko,  artistiko eta ludikoengatik.

 Liburutegiko lehenengo solairuan erakusketa txiki bat dago gai honen inguruan. Bertan, XIXI. mendearen hasieran gaiak sortzen zuen kezkari erantzunez,  hots, ama hizkuntza ezberdina zuten hiztunen arteko elkarri ulertzeko beste hizkuntza bat hautatzearena, nazioarteko izaera behar zuena, ez inposatua,  gramatikalki arrazionala eta ikasteko erraza,  bilatu ziren zenbait irtenbideren testigantza islatzen dituzten dokumentu goiztiarrak topatuko dituzu.
 
Adibidez, erakusten den lagin horretan, dokumentuen artean,  badaude 1852an Jose M. Esperren 
Del idioma Universal, sus ventajas, y posibilidad de obtenerlo, 1888an argitaratu zen La Lengua Universal Tomás Escriche y Mieg irakaslearena, Volapük hizkuntzaren dibulgatzaile nabarmendua, hala Esperantoaren hasierako testuak, Zamenhofenak,  nola Ido hizkuntza ingurukoak, Coutourat y Leau-ren    Les Nouvelles Langues Internationales: Suite a L'histoire De La Langue Universelle  bezala.  Beste dokumentua  batzuk ibilbide motza izan zituzten hizkuntzen berri ematen dizkigute, horrela, Kosmol   edo orba  Jose Guardiolarena,  1893 urtean argitaratua  edo Interlingua proiektuak, zein nazioarteko hizkuntza artifiziala sortu nahi zuen, besteak baino garatuagoa; Urquijo funtsan horren inguruko dokumentu oso goiztiarrak ere badaude, adibidez, Interlingua: Historia, Regulas Pro Interlingua, De Vocabulario, Orthographia, Lingua Sine Grammatica. (1924) A plan for obtaining agreement on an auxiliary world language: Preceded by a brief history of the International Auxiliary Language Association (IALA).  1936 urtekoa. 
 
Hizkuntza artifizialen unibertsoren inguruko lagin  honetan beste motako hizkuntzak ere topatuko dituzu ordezkatuta, zeinu hizkuntza, hizkuntza artistikoak, sorkutza ekintzak direnak berez, fikzioaren  eszenatokia inguratzeko sortuak, hala nola Tokien-en  Quenya edo  Sindarin hizkuntzak, Orwellen Neolingua, 1984 lanean, Star Treken klingon lenguaia edo  A  Clockwork Orangeren Natsat hizkuntza edo Avatar filmaren Na’vi, besteak beste.

Liburutegiko 1. solairuan

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.