KOMIKIGUNEA. Animazioari buruzko master class integrala ToonBoom programa erabiliz Sunshine Animation Studiok emanda

E-posta Inprimatu

Ekainak 22, 10:00etatik 14:00tara eta 16:00tatik 20:00tara.
Sunshine Animation Studioko adituek marrazkigintzan dihardutenei zuzendutako ikastaroa emango dute Komikigunean (Errege-erregina Katolikoak, 16. Donostia) 2Dari buruz.

Madrileko Sunshine Animation 2D animazioaren inguruko ikasgela bat da. 2D animazioaren errealizazioan adituak dira zinea, telebista, publizitatea, bideojokoak eta abarretan. Gainera, enpresako lanez gain bakoitzak bere kabuz hainbat proiektu pertsonaletan egiten du lan. Aurrerodukziotik hasi (pertsonaien diseinua, storyboard…) eta animazioa, kolorea eta postprodukziorainoko zerbitzuak eskaintzen dituzte.

Iván Carmona zuzendari-kide sortzailea, animatzailea (pertsonaiak eta FX)  eta postprodukzioaz arduratzen da Sunshine Animation Studion. Klaus proiektuan (Sergio Pablos Animation) cleanup Training I eta II ikastaroak eman ditu. Lau urtez ESDIPen ToonBoom programaren irakasle izan da eta beste lau urte daramatza cleanup eta kolorearen irakaskuntza lanetan ToonBoomekin Valentziako Unibertsitate Politeknikoko masterrean.

María Buitrago Sunshine Animation Studioko zuzendaria da. Animaziozko film luzeetan, serieetan, publizitatean eta laburmetraietako aurreprodukzio lanetan parte hartu izan du storyboard astist edo pertsonaien disenatzaile gisa, baita produkzioko animazioan, cleanup artist eta ink&paint gisako lan artistikoetan. Gaur egun, eta Sunshineko lanarekin batera, laburmetrai baten proiektu pertsonalean ere badabil.

Carolina Álvarez color-artist, fondista eta pertsonaien diseinatzailea da Sunshine Animation Studion. ESDIPen Photoshop irakaslea izan da. Eta bere enpresako lanarekin batera Platonic Gameseko lana uztartzen du, bertan pertsonaien diseinatzaile eta fondista bezala lanean ari da. Gainera “Forgotten Sons” komikiaren proiektu pertsonalean ere badabil.

Ikastaroaren nondik norakoa:
1. Aurkezpena
2. Hastapenak
3. Proiektuen garapena
Aurreprodukzioa: personaien diseinua, story, color script, layout
Produkzioa: animazioa, ink&paint, backgrounds
Postprodukzioa: kamarak, 3D espazioa, efektuak
Ariketak:
4. Animazio plano bati nola aurre egin ToonBoomekin
Rough, clean, argiztapena nola animatu, kolorea
5. FX bati nola gehitu oinarrizko efektuak
Efektuak gehitu Nodo ikuspegia erabiliz

Ikastaroan izen-emateko idatzi Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera.
Sunshine Animation Studio
Koordinazioa: UNDO Animotion
Irudiaren iturria: http://www.esne.es/noticias/maria-buitrago-una-alumna-emprendedora-crea-su-propia-empresa/

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.