Zentsuraren panela. Erakusketa-jokoa

E-posta Inprimatu

Asko izan dira historian zehar liburuak zentsuratzeko argudiatu diren arrazoiak. Batzuk ezagunak, besteak harrigarriak. Koldo Mitxelena liburutegitik zentsuratuak izan diren lan horiek ezagutzera eman nahi ditugu eta zure laguntza behar dugu. Animatuko al zara?

Sarreran erakusketa zintzilikari bat prestatu dugu baina… amaitu gabe dago. Osatzen lagunduko diguzu?

        1. Zentsuratutako lanen bat ezagutzen duzu? Kontaiguzu! Horretarako, eskailera nagusiko mahian dauden fitxa beltzetako bat bete, mailegu zerbitzura eraman eta zintzilikatu fitxa gure obra zentsuratuen panelean.

2.     2. KMK-n zentsuratuak izan diren liburuak daude. Aurkitu itzazu! Zentsuratuak izan diren 30 obren fitxak dagozkien liburuetan izkutatu ditugu. Guztiak gure liburutegian daude. Horietako bat aurkitzen baduzu, hartu fitxa, mailegu zerbitzura eraman eta zintzilikatu gero gure obra zentsuratuen panelean.

Zuen ekarpen guztiekin gure erakusketa osatuko dugu eta, horrekin batera, gure Pinterest panela ere betetzen joango gara. Bertan, obra horiek guztiak eta bakoitzaren KMK-ko katalogoko fitxa ikusi ahal izango dituzu. Animatuko al zara zentsuratutako istorio horietakoren bat (berriz ere) irakurtzera?

Eta gogoratu… sari bat irabazi dezakezu! Obra zentsuratu gehien proposatzen dituen pertsonak eta ezkutatutako fitxa gehien aurkitzen dituenak, sari bat jasoko dute.

Deskubritu ditzagun elkarrekin zentsuratutako liburuak!

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.