Uztaileko bideo nobedadeak

Inprimatu

Hona hemen ekainean iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Film onenaren 2018ko Oscar Sarietarako  izendatutako bi bideo ikus ahal izango dituzu: “Los archivos del Pentágono”, Steven Spielbergek zuzendua, eta “Tres anuncios en las afueras”, Martin McDonagh-ena. Azkeneko horrek bi Oscar Sari lortu zituen:  aktore onena (Frances McDormand) eta bigarren mailako aktorea (Sam Rockwell).